Andramendi ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du etzi, 16:00etatik aurrera, bere hezkuntza proiektuaren berri emateko, eta gurasoek ikastola ikusi eta ezagutu dezaten. Astelehenean, berriz, aurkezpen bilera egingo dute ikastolako arduradunek, 16:...
Oroitz Maiz gabiriarrak 2007an ETB telebista kateak grabatu zion bideo-erreportaia bat igo zuen abenduan sarera. Bertan, bera agertzen da, akordeoiaz eta bere ibilbideaz hitz egiten.
Segurako Kortaberria auzotik Zegamako Ondarlea industriagunera arteko bidegorria irekita dago jada. Hala esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak. Aipatutako azpiegitura Segura-Zegama bidegorriaren bigarren zatia da, eta bizikletek zein oinezkoek erabil dezakete. Aldundiak aditzera eman duenez, «bizikleta eguneroko garraiobide izan dadin lanean jarraitzen du, eta aipatutako bidegorria horren adibide bat da». Bidegorriak 1.591,51 metro ditu guztira. Zegama aldetik datorrenak Ondarlea industrialdean aurkituko du bidegorriaren hasiera, Oria ibaiaren eskuin bazterrean. Puntu horretan, Gosategialdea auzoko bidean sartzen da eta, autoak ere ibil daitezke bertan. Hori dela eta, bideak bost metroko zabalera hartzen du inguru horretan. Hiru metroko zabalera Opaintegi baserrira iristen denean bideak ezkerrera egiten du, eta larre-gune batean sartzen da, Oria ibaia gurutzatzen zuen egurrezko zubi zaharraren aldera, hain zuzen. Zubi horren ordez, berri bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubi horrek 15,40 metro ditu luzeran eta zabaleran hiru metro. Bizikletez eta oinezkoez gain, nekazaritzako ibilgailuek ere erabil dezakete. Horren segidan, bidea GI-2637 errepideko lubetara hurbiltzen da, eta sigi-sagan lubeta horri jarraitzen dio, bukaerara arte. Bizikleta bideak, hasierako zatian izan ezik, hiru metroko zabalera du eta, zenbait gunetan, hormigoizko areka osagarria eraiki diote. Ibilbidearen altimetriari dagokionean esan hasierako puntua 270,80 metrotan dagoela, eta bukaerakoa berriz, 256,59 metrotan. Aldundiaren [...]
Mundu zabaleko, eta batez ere, garapen bidean dauden herialdeetako errealitatea kontuan hartuta, gazteak «hiritar arduratsu, kritiko eta kontzienteak» izateko heztea da Lanbidez Hiritar erakusketaren helburua. Bakerako Lankidetza Batzarra gobernuz ka...
Loinatz jaietarako txozna batzordeak bilera egingo du astelehenean, 20:15ean, Arrano tabernan. Festetan txozna jartzeko asmo duten taldeei bilerara joateko deia egin diete batzordeko kideek.
Otsailaren 5ean jubiltuen elkartean egingo duten jairako txartelak banatzen hasi dira. Egoitzan eskatu behar dira, eta urteko kuota ordainduta eduki behar da.
Gabiriako Udalak bertako ostatua nork kudeatuko duen erabakitzeko lehiaketa publikoa egingo du. Ostatuaren ustiapenaren epealdia bost urtetan finkatu du, eta lehendabiziko urtea probakoa izango da. Interesa dutenek beraien proposamenak Gabiriako udalet...
Berdintasun foroaren barruan, emakumea eta lan munduaren gaia aztertuko dute bihar, siderurgia lantegian.
Derrota, Kamorrrah eta Fly Shit taldeek kontzertua egingo dute bihar gaztetxean. Donostialdeko eta Zaragozako kideek osatutako taldea da Kamorrah, emakumezko ahotsa duen grindcore/punk taldea. Fly Shit, berriz, “Bergarako hardcore musika talde mi...
Arrano Kultur Elkarteko kideek omenaldia egingo diete Aitor Sarriegiri eta Iñaki Apalategiri otsailaren 3an. Omenaldi ekitaldiaren ondorengorako afaria antolatu dute, eta bertara joateko txartelak bihar jarriko dituzte salgai Arrano tabernan.
Ostiralean, urtarrilak 27, ez ohiko udal osoko bilkura egingo dute Ormaiztegin, 14:15etan. Bertan besteak beste, Kutxabank entitatearen administrazio osaketari buruzko mozioaz hitz egingo dute. Gizarte-kultur suspertzaile zerbitzuaren eta udal liburu...
Bategite elkarteak bilera egingo du larunbatean, aurten egingo dituzten ekintzen egutegia prestatzeko eta zehazteko. Bilera 16:00etan hasiko da, udaletxeko batzar aretoan. Amaieran merienda ere egingo dute.