Derrota, Kamorrah eta Fly Shit taldeek kontzertua egingo dute bihar gaztetxean
Derrota, Kamorrrah eta Fly Shit taldeek kontzertua egingo dute bihar gaztetxean. Donostialdeko eta Zaragozako kideek osatutako taldea da Kamorrah, emakumezko ahotsa duen grindcore/punk taldea. Fly Shit, berriz, “Bergarako hardcore musika talde mi...
Derrota, Kamorrrah eta Fly Shit taldeek kontzertua egingo dute bihar gaztetxean. Donostialdeko eta Zaragozako kideek osatutako taldea da Kamorrah, emakumezko ahotsa duen grindcore/punk taldea. Fly Shit, berriz, “Bergarako hardcore musika talde mitikoa”, gaztetxeko kideek esan dutenez, eta Derrota taldea “Valentziatik datorren hardcore crust talderik handiena”. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira, baina urretik, jangela begetarianoan prestatuko menua jateko aukera egongo da. Jangela 20:30ean irekiko dute, eta 22:30ak arte egongo da irekita.