Ostiralean ez ohiko udal osoko bilkura egingo dute Ormaiztegin
Ostiralean, urtarrilak 27, ez ohiko udal osoko bilkura egingo dute Ormaiztegin, 14:15etan. Bertan besteak beste, Kutxabank entitatearen administrazio osaketari buruzko mozioaz hitz egingo dute. Gizarte-kultur suspertzaile zerbitzuaren eta udal liburu...
Ostiralean, urtarrilak 27, ez ohiko udal osoko bilkura egingo dute Ormaiztegin, 14:15etan. Bertan besteak beste, Kutxabank entitatearen administrazio osaketari buruzko mozioaz hitz egingo dute. Gizarte-kultur suspertzaile zerbitzuaren eta udal liburutegi zerbitzuaren kontratazioa ere izango dituzte hizpide. Bestalde, Ormaiztegiko Udalak adierazi du Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainketarako hobariak daudela familia ugarien titulua dutenentzat. Eskariak aurkezteko otsailaren 10era bitarteko epea dago.