Segura eta Zegama arteko bidegorria irekita dago jada
Segurako Kortaberria auzotik Zegamako Ondarlea industriagunera arteko bidegorria irekita dago jada. Hala esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak. Aipatutako azpiegitura Segura-Zegama bidegorriaren bigarren zatia da, eta bizikletek zein oinezkoek erabil dezakete. Aldundiak aditzera eman duenez, «bizikleta eguneroko garraiobide izan dadin lanean jarraitzen du, eta aipatutako bidegorria horren adibide bat da». Bidegorriak 1.591,51 metro ditu guztira. Zegama aldetik datorrenak Ondarlea industrialdean aurkituko du bidegorriaren hasiera, Oria ibaiaren eskuin bazterrean. Puntu horretan, Gosategialdea auzoko bidean sartzen da eta, autoak ere ibil daitezke bertan. Hori dela eta, bideak bost metroko zabalera hartzen du inguru horretan. Hiru metroko zabalera Opaintegi baserrira iristen denean bideak ezkerrera egiten du, eta larre-gune batean sartzen da, Oria ibaia gurutzatzen zuen egurrezko zubi zaharraren aldera, hain zuzen. Zubi horren ordez, berri bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubi horrek 15,40 metro ditu luzeran eta zabaleran hiru metro. Bizikletez eta oinezkoez gain, nekazaritzako ibilgailuek ere erabil dezakete. Horren segidan, bidea GI-2637 errepideko lubetara hurbiltzen da, eta sigi-sagan lubeta horri jarraitzen dio, bukaerara arte. Bizikleta bideak, hasierako zatian izan ezik, hiru metroko zabalera du eta, zenbait gunetan, hormigoizko areka osagarria eraiki diote. Ibilbidearen altimetriari dagokionean esan hasierako puntua 270,80 metrotan dagoela, eta bukaerakoa berriz, 256,59 metrotan. Aldundiaren [...]
Segurako Kortaberria auzotik Zegamako Ondarlea industriagunera arteko bidegorria irekita dago jada. Hala esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak. Aipatutako azpiegitura Segura-Zegama bidegorriaren bigarren zatia da, eta bizikletek zein oinezkoek erabil dezakete. Aldundiak aditzera eman duenez, «bizikleta eguneroko garraiobide izan dadin lanean jarraitzen du, eta aipatutako bidegorria horren adibide bat da».
Bidegorriak 1.591,51 metro ditu guztira. Zegama aldetik datorrenak Ondarlea industrialdean aurkituko du bidegorriaren hasiera, Oria ibaiaren eskuin bazterrean. Puntu horretan, Gosategialdea auzoko bidean sartzen da eta, autoak ere ibil daitezke bertan. Hori dela eta, bideak bost metroko zabalera hartzen du inguru horretan.
Hiru metroko zabalera
Opaintegi baserrira iristen denean bideak ezkerrera egiten du, eta larre-gune batean sartzen da, Oria ibaia gurutzatzen zuen egurrezko zubi zaharraren aldera, hain zuzen. Zubi horren ordez, berri bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubi horrek 15,40 metro ditu luzeran eta zabaleran hiru metro. Bizikletez eta oinezkoez gain, nekazaritzako ibilgailuek ere erabil dezakete. Horren segidan, bidea GI-2637 errepideko lubetara hurbiltzen da, eta sigi-sagan lubeta horri jarraitzen dio, bukaerara arte.
Bizikleta bideak, hasierako zatian izan ezik, hiru metroko zabalera du eta, zenbait gunetan, hormigoizko areka osagarria eraiki diote.
Ibilbidearen altimetriari dagokionean esan hasierako puntua 270,80 metrotan dagoela, eta bukaerakoa berriz, 256,59 metrotan. Aldundiaren hitzetan «dena den, datu horiek aditzera ematen dutenaren kontra, ibilbidea irregularra da, bideak zeharkatzen dituen lurren orografia zailarengatik». Zati batzuk %6ko eta %8ko malda dute, eta badago % 9ko malda duen gune bat ere, zubitik gertu.
Bide-seinaleak
Bide-seinale bertikalak eta horizontalak jarri dituzte, zati bakoitzaren zirkulazio ezaugarriak «argi eta garbi» adierazteko helburuarekin. Babesak eta balizamenduak ere jarri dituzte, eta baita egurrezko barandak ere, bidearen eta lurzoruaren artean 0,50 metro baino gehiagoko aldea dagoen lekuetan, istripuak saihesteko.
Hego-ekialdeko zatian ere barandak ipini dituzte, hau da, zubiaren eta Kortaberria auzora joateko biribilgunearen artean, lursailen eta bidearen arteko itxitura moduan.
Obren kostua
Bidegorriaren lanek 1.250.247 euroko kostua izan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, «esleitutako diru kantitatea baino ia 73.000 euro gutxiagokoa».