Sentsibilizaziorako irudiak
Mundu zabaleko, eta batez ere, garapen bidean dauden herialdeetako errealitatea kontuan hartuta, gazteak «hiritar arduratsu, kritiko eta kontzienteak» izateko heztea da Lanbidez Hiritar erakusketaren helburua. Bakerako Lankidetza Batzarra gobernuz ka...
Mundu zabaleko, eta batez ere, garapen bidean dauden herialdeetako errealitatea kontuan hartuta, gazteak «hiritar arduratsu, kritiko eta kontzienteak» izateko heztea da Lanbidez Hiritar erakusketaren helburua. Bakerako Lankidetza Batzarra gobernuz kanpoko erakundeak gaia lantzeko panelez osatutako erakusketa jarri du Usurbe antzokian, galderen, testuen eta, batez ere, irudien bidez, heziketa horretan eragiteko. Esther Lopez, erakundeko kideak, zehaztu duenez, «erakusketarekin gazteak sentsibilizatu nahi ditugu, mundua nola dagoen ikusi eta ezagutu dezaten». Hiru zatitan banatu dute erakusketa: errefuxiatuak, immigranteak, eta emakumeak. Irudiekin, galderekin eta testuekin, hiru talde horienganako gazteek duten ikuspegia aldatzea da asmoa, «gazteak direlako mundu honen etorkizuna». Irudiekin mundua modu bisualean ezagutzea nahi dute, testuekin informazioa zabaltzea, eta galderekin hausnarketarako bideak irekitzea. «Galdera horiek erantzun egin behar dituzte gazteek, eta guk emandako azalpenekin batera, iritzia aldatzea da helburua», azaldu du Lopezek. Informazioa zabaltzeko, hiru atal horietan eragina izan dutenen irudiak eta biografiak jarri dituzte, hainbat datu istoriko, gertaeren kontakizunak…, «hemen hausnarketa egin eta beste herrialde batzuetara hausnarketa horren ondorioak iristeko». Gazteei zuzendutakoa Erakusketa igandera arte egongo da irekita, eta batez ere gazteei zuzenduta badago ere, ahalik eta jende gehiena erakarri nahi dute erakusketara, «etorkizuna gazteen esku egon arren, oraina beste askoren esku ere badagoelako». Gazteak erakusketara gerturatzeko, ikastetxeen laguntza izan dute gobernuz […]