Goierriko artistek erakusketa inauguratu dute Ordiziako Altarte elkartean
Goierriko artistek erakusketa jarri dute Ordiziako Altarte elkartean, eta gaur eguerdian, 13:30ak aldera inauguratu dute. Jendeak, datorren astelehenetik (urtarrilak 30) otsailaren 12ra ikusi ahal izango du, ordea. Astelehenetik ostiralera bitartean 19:30etik 21:00etara artean edukiko dute irekita, eta asteburuan 12:00etatik 13:30era bitartean. Patxi Morales artistak esan duenez, beste hamabost egunetan ere izango dituzte lanak bertan, eta elkarteko bazkideren batekin hitz egin beharko dute ikusi nahi dituztenek. Goierriko Artistak taldeak 10 urte bete zituen 2011an. 1988an sortutako Goiart taldea desegin zenean bertako hainbat kidek sortu zuten Goierriko Artistak. 2001. urtean Jesus Lopez Zulueta beasaindarrari Goierrin zerbait egin behar zela eta, Gabonetan Beasainen erakusketa jartzea bururatu zitzaion. Beste artistek begi onez ikusi zuten haren ideia, eta halaxe egin zuten. Usurbe antzokian 30enbat artistaren lanak jarri zituzten ikusgai. Ordutik urtero antolatu izan dute erakusketa. 2011. urtean 10. urteurrena ospatu asmoz, beraien lanak Beasaingo bi lekutan ipintzea pentsatu zuten, Usurben eta Igartzan, hain zuzen. Beasainen erakusketak jartzea ohikoa bihurtu da, jada. Inoiz artista bat edo bestek erakutsi izan ditu bere lanak Ordiziako Altarte elkartean, baina talde moduan egiten duten lehendabiziko aldia da. Jokin Telleria margolariak aipatu duenez, mahaiaren bueltan eseri eta beraien artean tertulia egiteko hitzordua jarri zuten Altarten. Bazkari eta tertulia horien harira bururatu [...]
Goierriko artistek erakusketa jarri dute Ordiziako Altarte elkartean, eta gaur eguerdian, 13:30ak aldera inauguratu dute. Jendeak, datorren astelehenetik (urtarrilak 30) otsailaren 12ra ikusi ahal izango du, ordea. Astelehenetik ostiralera bitartean 19:30etik 21:00etara artean edukiko dute irekita, eta asteburuan 12:00etatik 13:30era bitartean. Patxi Morales artistak esan duenez, beste hamabost egunetan ere izango dituzte lanak bertan, eta elkarteko bazkideren batekin hitz egin beharko dute ikusi nahi dituztenek.
Goierriko Artistak taldeak 10 urte bete zituen 2011an. 1988an sortutako Goiart taldea desegin zenean bertako hainbat kidek sortu zuten Goierriko Artistak. 2001. urtean Jesus Lopez Zulueta beasaindarrari Goierrin zerbait egin behar zela eta, Gabonetan Beasainen erakusketa jartzea bururatu zitzaion. Beste artistek begi onez ikusi zuten haren ideia, eta halaxe egin zuten. Usurbe antzokian 30enbat artistaren lanak jarri zituzten ikusgai. Ordutik urtero antolatu izan dute erakusketa. 2011. urtean 10. urteurrena ospatu asmoz, beraien lanak Beasaingo bi lekutan ipintzea pentsatu zuten, Usurben eta Igartzan, hain zuzen.
Beasainen erakusketak jartzea ohikoa bihurtu da, jada. Inoiz artista bat edo bestek erakutsi izan ditu bere lanak Ordiziako Altarte elkartean, baina talde moduan egiten duten lehendabiziko aldia da. Jokin Telleria margolariak aipatu duenez, mahaiaren bueltan eseri eta beraien artean tertulia egiteko hitzordua jarri zuten Altarten. Bazkari eta tertulia horien harira bururatu zitzaien beraien lanak erakusgai jartzea. “Lehen ere hemen erakusketak egin izan dira, eta bazkaltzeko geldituta geundenez gure lanak bertara ekartzea pentsatu genuen. Zer gutxiago!”. Eta halaxe egin zuten.
Bertan Goierriko 12 artisten eta Hernani aldeko beste hiruren lanak daude erakusgai. “Hamar urte hauetan Hernani aldeko hiru lagun hauek gurekin batera parte hartu izan dute erakusketa askotan, eta oraingoan ere hemen izatea nahi genuen”, gehitu du Telleriak. Aipatutako hamabost artistak hauek dira: Aitor Merchan, Angel Frias, Eli Agirre, Fernando Laborde, Iker Dorronsoro, Iker Valle, Jesus Lopez Zulueta, Javier Soto, Jokin Telleria, Leire Markinez, Maider Urretabizkaia, Patxi Morales, Peio Goello, Pelex eta Usoa Gabarain. Telleriaren hitzetan “abenduan Manolo Iglesias eskultorea eta laguna hil zen, eta haren hutsunea nabaritzen dugu hemen”.
Altarte elkartean estilo desberdinetako lanak ikus daitezke: abstraktoak eta figuratiboak. “Horixe da, gainera, polita, jendeak mota desberdinetako lanak ikusteko aukera izatea”, dio Telleriak. Lan horien artean argazki bat ere jarri dute erakusgai. Jendeak astelehenetik aurrera ikusi ahal izango ditu horiek guztiak.












