
Gaur jokatu dute Olaberriako tiro zelaian, San Blas jaien barruko herri mailako plater tiraketa lehia, Otsoa elkarteak antolatuta, eta Martin Mendizabalek irabazi du lehia 15 plater jota. Arratsaldeko hiruretan ekin diote norgehiagorkari izena eman dut...

Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia) nagusitu da gaur arratsaldean Idiazabalen jokatu den Euskal Herriko Sokatira Txapelketako kanporaketan. Talde bakoitzean zortzi lagunek parte hartu dute, eta gehienez 600 kiloren barruan egon behar zuten. Bigarren Abad...

Goierriko artistek erakusketa jarri dute Ordiziako Altarte elkartean, eta gaur eguerdian, 13:30ak aldera inauguratu dute. Jendeak, datorren astelehenetik (urtarrilak 30) otsailaren 12ra ikusi ahal izango du, ordea. Astelehenetik ostiralera bitartean 19:30etik 21:00etara artean edukiko dute irekita, eta asteburuan 12:00etatik 13:30era bitartean. Patxi Morales artistak esan duenez, beste hamabost egunetan ere izango dituzte lanak bertan, eta elkarteko bazkideren batekin hitz egin beharko dute ikusi nahi dituztenek. Goierriko Artistak taldeak 10 urte bete zituen 2011an. 1988an sortutako Goiart taldea desegin zenean bertako hainbat kidek sortu zuten Goierriko Artistak. 2001. urtean Jesus Lopez Zulueta beasaindarrari Goierrin zerbait egin behar zela eta, Gabonetan Beasainen erakusketa jartzea bururatu zitzaion. Beste artistek begi onez ikusi zuten haren ideia, eta halaxe egin zuten. Usurbe antzokian 30enbat artistaren lanak jarri zituzten ikusgai. Ordutik urtero antolatu izan dute erakusketa. 2011. urtean 10. urteurrena ospatu asmoz, beraien lanak Beasaingo bi lekutan ipintzea pentsatu zuten, Usurben eta Igartzan, hain zuzen. Beasainen erakusketak jartzea ohikoa bihurtu da, jada. Inoiz artista bat edo bestek erakutsi izan ditu bere lanak Ordiziako Altarte elkartean, baina talde moduan egiten duten lehendabiziko aldia da. Jokin Telleria margolariak aipatu duenez, mahaiaren bueltan eseri eta beraien artean tertulia egiteko hitzordua jarri zuten Altarten. Bazkari eta tertulia horien harira bururatu [...]


