Martin Mendizabalek irabazi du Idiazabalen herri mailako plater tiraketa lehiaketa
Gaur jokatu dute Olaberriako tiro zelaian, San Blas jaien barruko herri mailako plater tiraketa lehia, Otsoa elkarteak antolatuta, eta Martin Mendizabalek irabazi du lehia 15 plater jota. Arratsaldeko hiruretan ekin diote norgehiagorkari izena eman dut...
Gaur jokatu dute Olaberriako tiro zelaian, San Blas jaien barruko herri mailako plater tiraketa lehia, Otsoa elkarteak antolatuta, eta Martin Mendizabalek irabazi du lehia 15 plater jota.
Arratsaldeko hiruretan ekin diote norgehiagorkari izena eman duten hemezortzi idiazabaldarrek. Hamabost plater zeinek jo zegoen jokoan, baina ez da lehia gehiegirik izan Martin Mendizabalek bakarrik bota baititu hamabostak. Xabier Goiburuk eta Jose Mari Otamendik 14na jo dituzte, baina serie onena egiteagatik Goiburu sailkatu da bigarren postuan, eta Otamendik hirugarren egin du. Txapelketa arratsaldeko bostak inguruan bukatu da.
Martin Mendizabalek urdaiazpiko bikain bat etxeratu du lehia irabazteagatik, eta beste biek ardo botila bana.












