Galizian bana berdinduta, bigarren bukatu du lehen itzulia Estanda Ordiziak
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak bigarren postuan bukatuko du lehen itzulia, Viaxes Amarelle liderrarengatik bi puntura. Galiziarrek 1 eta 3 irabazi zieten Calceatensekoei, baina ordiziarrek ezin izan ...
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak bigarren postuan bukatuko du lehen itzulia, Viaxes Amarelle liderrarengatik bi puntura. Galiziarrek 1 eta 3 irabazi zieten Calceatensekoei, baina ordiziarrek ezin izan zuten ligako beste talde galiziarraren aurka, bana berdindu baitzuten Fervenzaren aurka.
Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako neskek partida serioa jokatu zuten, une oro kontrolpean izan zuten lehia, eta 30. minutuan 0 eta 1 aurretik ziren, Leti Diazek penaltiz sartutako gol bati esker. Bigarrenean berdindu zuten norgehiagoka galiziarrek. Ortizek ontzat jo du emaitza, partidaren gorabeherak ikusita.