2012/2/9

Udal gobernuak gastuak murriztuta aurre egin nahi dio aurrekontuen jaitsierari

Beasaingo udal aurrekontuak onartzeko osoko bilkura gaur zortzi egingo dute. Horren aurretik ordea, udal gobernu taldeak egindako proposamena aurkeztu du herritarren aurrean. Proposamen horren arabera, udalak 13,5 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino %5 gutxiago. Horri, fondo foralari itzuli beharreko dirua eta aurreko urteetatik datozen maileguak gehitu behar zaizkio. Hala, udalaren zorpetze maila %6,67koa dela azaldu dute udal gobernuko ordezkariek. Egoera horretan, gastu arruntak eta inbertsioetarako diru kopurua murriztu egingo dute. Koldo Agirre alkatearen arabera, aurrekontua «orokorrean nahikoa adostuta» dago, eta ez dute aldaketa handirik espero. «Alderdiekin bilera batzuk egin ditugu, eta nahikoa adostuta daudela esan liteke». Hala, datorren ostegunean egingo duten osoko bilkuran proposamen hori aurrera ateratzea espero du alkateak. Gobernu taldeak egindako proposamenaren arabera, udalak 13,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2012. urtean, iazkoa baino %5 txikiagoa. Hori dela eta, «inbertsioetarako nahiko genukeena baino diru gutxiago» izango dutela azaldu du Agirrek. Kopuru horren atzean, udalaren diru sarreretan izandako «murrizketa handiak» daude. Udal tasak eta zergak ere ez dira igo azken hiru urteetan –zaborrarena salbu–, eta aurten ere mantendu egingo dira. Tasak igo ez badira ere, «populazioaren gorakadari esker» sarrera horiek hobetzea espero dute. Aurrekontu murrizketa dela eta, gastu arruntak ere ahalik eta gehien murrizten saiatu dira. Agirreren arabera, «azken hiru urteetako gastu [...]

Beasaingo Hitza

San Telmo museora irteera antolatu du Asmubek

Asmube emakume elkarteak egun pasako irteera antolatu du martxoaren 6rako. Donostiako San Telmo museora joango dira, eta sarrera doakoa izango da. Talde osoarentzako gidaren prezioa berriz, 100 eurokoa da. Izena, otsailaren 15a baino lehen eman behar d...

Beasaingo Hitza

Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du

Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa egingo du hilaren 22an. Arriarango Intxaurpe elkarteak bilduko dira, 18:00etan. Ikastaroa, Segurako talogileek emango dute. Parte hartu nahi dutenek, 943 88 93 40 telefono zenbakira deitu edo beasain@aek.org...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa