Upabiko zubia bi hilabete barru jarrita egotea espero du udalak
Lazkaibar auzotik –CAF lantegitik barrena– N-1 autobidera doan Agerrebidea bidexka itxita dago joan direneko hamabost egunetan bide horretan egin beharreko hiru lan jardueretatik lehena egiteko. Eusko Jaurlaritza izan da lanean hasten lehena, hari baitagotrenbidearen gainean zubi berri bat jartzea. Lan hori bi hilabeteren buruan bukatuta egotea espero du Ordiziako Udalak. Ordiziako sarrera-irteerak «traketsak» direla, eta udalaren lehentasunetako bat «beti» horiek hobetzea izan dela nabarmendu du Igor Eguren alkateak. «Herriguneko sarrera-irteeretan sortzen diren zirkulazio arazoak konpontzeko Upabi baserria zeneko lur-sailetan exekuzio urbanistiko bat egitea erabaki zen, eta hori da orain hamabost egun hasi ziren lanean», argitu du. Egurenek zehaztu duenez, exekuzio plan horrek hiru zati ditu eta hiru fasetan egingo da. Lehenengoa, Lazkaibardik trenbide gaineko zubi berrira bitartekoa CAFi dagokio egitea. Bigarrena, Upabiko zubia izena duena, orain Eusko Jaurlaritza egiten ari direna da. Eta hirugarrena, trenbide gaineko zubi berri horretatik N-1 errepidera joango dena da. Lan hori Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo luke. Lehen urratsak 2009an Aurreko agintaldian hasi ziren Agerrebideko bidexkan lanak egin ahal izateko lehen urratsak egiten, 2009an. Lehen bi zatiak egin ahal izateko hitzarmena ere sinatu zuten alde guztiek, baina hirugarren zatiari –zubi berritik N-1era– dagokion finantzaketa hitzarmena ez zuten aurreko agintaldian sinatu, eta oraindik sinatzeko dago. «Zati hori [...]
Lazkaibar auzotik –CAF lantegitik barrena– N-1 autobidera doan Agerrebidea bidexka itxita dago joan direneko hamabost egunetan bide horretan egin beharreko hiru lan jardueretatik lehena egiteko. Eusko Jaurlaritza izan da lanean hasten lehena, hari baitagotrenbidearen gainean zubi berri bat jartzea. Lan hori bi hilabeteren buruan bukatuta egotea espero du Ordiziako Udalak.
Ordiziako sarrera-irteerak «traketsak» direla, eta udalaren lehentasunetako bat «beti» horiek hobetzea izan dela nabarmendu du Igor Eguren alkateak. «Herriguneko sarrera-irteeretan sortzen diren zirkulazio arazoak konpontzeko Upabi baserria zeneko lur-sailetan exekuzio urbanistiko bat egitea erabaki zen, eta hori da orain hamabost egun hasi ziren lanean», argitu du.
Egurenek zehaztu duenez, exekuzio plan horrek hiru zati ditu eta hiru fasetan egingo da. Lehenengoa, Lazkaibardik trenbide gaineko zubi berrira bitartekoa CAFi dagokio egitea. Bigarrena, Upabiko zubia izena duena, orain Eusko Jaurlaritza egiten ari direna da. Eta hirugarrena, trenbide gaineko zubi berri horretatik N-1 errepidera joango dena da. Lan hori Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo luke.
Lehen urratsak 2009an
Aurreko agintaldian hasi ziren Agerrebideko bidexkan lanak egin ahal izateko lehen urratsak egiten, 2009an. Lehen bi zatiak egin ahal izateko hitzarmena ere sinatu zuten alde guztiek, baina hirugarren zatiari –zubi berritik N-1era– dagokion finantzaketa hitzarmena ez zuten aurreko agintaldian sinatu, eta oraindik sinatzeko dago. «Zati hori egiteko proiektu bat badago mahai gainean, bi aukera posiblerekin gainera, baina momentuz ez dago diru partidarik esleituta horretarako. Aurreko agintaldian hitzartu egin zen, baina sinatu ez». Ordiziako alkateak esan duenez, iazko udazkenetik hona Diputazioko ordezkariekin zenbait bilera izan dituzte, eta lan horiek egiteko premia dagoela jakinarazi diete. «Bai bere garaian eta baita orain ere, zati hori egitea lehentasunen artean dutela esan digu Diputazioak, eta ekonomiak ahalbidetzen duen neurrian zati hori egiteko konpromisoa adierazi digute», adierazi du.
Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin ez ezik, CAFekin ere harremanetan da Ordiziako Udala. «CAF ere prest dago berari dagokion zatia egiteko, baina momentuz ez dago hori egiteko aukera emango lukeen hirigintza eredurik». Arazo horiei «ahalik eta denbora tarte laburrenean» bilatu nahi die irtenbidea udalak.













