2012/2

Beasainek Lagun Onak taldea hartuko du etxean

Hirugarren mailako bi ezagun zaharrek, Beasainek Lagun Onak talde azpeitiarrak, derbi gipuzkoarra jokatuko dute bihar, 17:00etan, Loinatz zelaian. Azken hamar urteetan, bi talde horiek Beasainen jokatu dituzten hamar partidetatik zazpi irabazi ditu...

Beasaingo Hitza

Kuadrilla arteko futbol lehiaren partidak jaian

Joan den asteburuan hasi zen Ordiziako kuadrilla arteko txapelketaren 33. ekitaldia. Aurten 15 taldek jokatuko dute, bi multzotan banatuta (A multzoan 8, B multzoan 7). Igandean jokatuko dira bigarren jardunaldiko partidak: Downtown-Meridiano 0 (12:00)...

Ordiziako Hitza

Legazpiko bertso afaria bertsoa.com webgunean

zingizango.com • Joan den ostiralean bertso-afaria izan zen Aitxuri jatetxean. Bertsoa.com orrian bertako saioak zintzilikatu dituzte. Bestalde, ZingiZangok, bere webguneko galerian argazkiak sartu ditu. Hona hemen saioetako bideoak: http://bertsoa....

Legazpiko Hitza

Lidergoa berreskuratu nahi du larunbatean Estandak

Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Espainiako Zilarrezko mailako lidergoa berreskuratu nahi du etzi Bilbon. Stylo Berrio taldea izango dute aurkari, eta sailkapeneko azken postuan doazen arren, Ordiziakoek partida zaila espero dute. Irabazt...

Ordiziako Hitza

Joxe Salegi 'Belarreta' hil da

Joxe Salegi Belarreta hil da. Lasturren jaio bazen ere, idi proben eta herri kirolen munduan pertsona aski ezaguna zen...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urdaneta ikastetxekoek 15:00etan egingo dute inauteri desfilea

Ordiziako Urdaneta ikastetxekoek gaur arratsaldean, 15:00etan, egingo dute inauteri desfilea. Munduko inauteriak gaitzat hartuta mozorrotuko dira maila guztietako haurrak, Buztuntza auzoko kaleak kolorez jantziz.

Ordiziako Hitza

Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean

Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala...

Beasaingo Hitza

Aurrekontuak eta hainbat mozio landuko dituzte gaurko bilkuran

Beasaingo udalbatzak urteko bilkurarik garrantzitsuenetakoa egingo du gaur. Izan ere, udalaren 2012ko aurrekontuak, lanpostuen zerrenda, kontratu aldaketak eta hainbat mozio izango dituzte eztabaidagai. 19:00etan hasiko da osoko bilkura; hamabi puntuk...

Goierriko Hitza

PSE-EEk edukiontzi marroia babestu du eta atez ateko bilketaren kontra agertu da

Zaborraren eta bilketa sistemen inguruko eztabaida indarra hartzen ari da, berriz ere. Beasain, Ordizia eta Lazkaoko PSE-EEko zinegotziek edukiontzi marroiaren aldeko apustua egin dute, eta hiru herri horietako alkateek, «berain kontura» atez ateko bilketaren alde egin dutela salatu dute. PSE-EEko kideen arabera, Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek, hiru herri horietan atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu diote Gipuzkoako hondakinen kontsortzioari, gutun baten bitartez. Horren aurrean, «beraien kontura» eta oposizioko alderdien iritzia kontuan hartu gabe jokatu izana leporatu diete. Alfonso Segade, Iñaki Dubreuil eta Juan Manuel Serna zinegotzi sozialistek sinatutako agiriaren arabera, PSE-EEk «bosgarren edukiontziaren aldeko apustu sendoa» egiten du, eta bere garaian edukiontzi horren erabilera bultzatzeko Sasieta Mankomunitatean hartutako erabakiak babesten ditu. Apustu hori, «sistema garbiagoa, erosoagoa eta merkeagoa delako; atez atekoa, aldiz, zikinagoa, deserosoagoa eta garestiagoa» dela uste dute. PSE-EEko hiru kide horiek, «gure herriek egunero hobetzen jarraitzea» nahi dutela diote, eta horretarako, «itxita eta toki publikoetan modu egokian ordenatutako edukiontziak» nahi dituzte. Birziklatzearen alde daudela diote, «baina ez jendea behartzen duten neurrien bidez; hori egiten du atez atekoak, eta guk hori baztertu egiten dugu». PSEko kideen ustez, atez atekoak «gure herrietako bizi kalitatea kaltetu» egingo luke; hala, etxe atarietan ez dutela «zabor poltsarik zintzilik ikusi nahi» esan dute. Azalpen eske Segadek, Dubreuilek eta [...]

Goierriko Hitza

Herritarren iritzia jasotzeko inkesta banatu du udalak

Legorretarrek izan ditzaketen parte-hartze ohiturak, informazio beharrak eta interesak azaltzeko, udalak inkesta banatu zuen atzo arratsaldean, etxerik etxe eta tabernetan. Parte-hartzea nola susta daitekeen ikusi nahi da ekimenarekin. Herritarrek otsa...

Aimar Maiz

Lasak eta Irazuk ezin izan dute leitzarrekin aizkoran

Binakako Eusko Label aizkolari txapelketaren zilarrezko mailan galdu egin dute Jesus Mari Lasa legorretarrak eta Jon Irazu zizurkildarrak, Leitzan. Olano eta Saralegi leitzarrek 1:25 minutu atera zieten, finalaurrekoetara sartzeko txartelaren bila. Lar...

Aimar Maiz

Kontakizunak irudi bihurtu dituzte haurrek, Zumalakarregin

Zumalakarregik antolatzen dituen saioen barruan, XX. mendeko informazio iturriekin jarraituz, Irudien esanahia gaia landu zuten larunbatean (otsailak 11). Egun bezala XX. mendean ere irudiek “garrantzia handia” zutela azaldu zieten umeei. Ondoren, http://www.ahotsak.com/ helbidetik lortutako Ormaiztegiko biztanle batzuen San Andres jaiei buruzko grabazioak entzun zituzten, eta segidan kontakizunei irudia jarri zieten

Estitxu Imaz

Aizpurutxorako bidea ireki dute, lurjausia garbituta

Trafikoa.net webguneak iragarri duenez, Zumarraga eta Aizpurutxo bitarteko GI-631 errepidea itxi egin dute goizean, lurjausi baten erruz. Eguerdi parterako, baina,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aizpurutxorako bidea itxi egin dute lurjausi baten erruz

Trafikoa.net webguneak iragarri duenez, Zumarraga eta Aizpurutxo bitarteko GI-631 errepidea itxita dago, 10:00etatik, lurjausi baten erruz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Chico & Rita’ filma ikusgai ostegunean, zineklub saioan

Goieniz zineklubak antolatutako saioen barruan, Fernando Trueba zinemagile espainiarraren Chico & Rita filma emango dute ostegunean.  Amodio istorio klasiko bat kontatzen du filmak, baina berezitasuna, Truebak eta Mariscal marrazkigileak bilatutako estetika da. Izan ere, 40ko hamarkadako Kuba girotu dute, marrazki bizidunen bidez. Saioa, 21:00etan izango da, Usurbe antzokian.

Beasaingo Hitza

Hilario Urretabizkaia: «Garrantzitsua da lehenbailehen aparkalekuen arazoari heltzea»

Beasaingo Udaltzaingoak 2011. urteko datuen balantzea egin du. Zenbaki hutsetatik haratago, herriko arazo nagusiak zein diren azaldu du Hilario Urretabizkaia (Beasain, 1957) udaltzain buruak. Trafikoari gaiari «lehen bailehen» heldu behar zaiola eta herritarrak kontzientziatu egin behar direla uste du. Pasa den urtean 3.450 isun jarri dituzue, aurreko urteetan baino dezente gehiago. Zergatik izan da halako igoera? Salto handia dago, bai. Oinezkoen gunea martxan jarri denetik, kosta egin da jendeari sarreretan dagoen sistema berezi hori ulertaraztea. Hasieran salaketa kopuru handia izan zen, baina orain pixka bat behera egin du… Une honetan, eguneko dozena erdi bat intzidentziaren inguru jasotzen ditugu; hasieran 30 bat jasotzen genituen egunero. Jendeari ohitzea kosta egin zaiola aipatu duzu, baina gero eta gehiago errespetatzen dira arauak, ezta? Bai, hor araudi bat jarri genuen eta nik uste jendea ari dela hori barneratzen; urtebete daramagu sistema honekin martxan, eta hasieran, jendeak esaten zuen, «orain arte beti sartu izan naiz, eta orain zergatik ez?». Ba oinezkoentzat delako. Baina jendeari hori ulertzea kosta egin zaio, baina urtebeteren ondoren, dezente aurreratu da. Pentsatzen dugu aurten salaketa kopuru horrek jaisten jarraituko duela. Beasainen dagoen beste arazoetako bat, aparkalekuena da. Zure ustez, ba al du konponbiderik? Gai horri aurki helduko diogu.  TAO sistema ere askotan aipatu [...]

Goierriko Hitza

San Bartolomeko auzotarrekin bilduko da bihar udala

Iazko auzoz auzoko esperientziaren ondoren, aurtengo auzoz auzoko antolamendu berria jarri dute martxan Ordiziako Udalak. Aurtengora begira, auzo gisa antolatzeko proposamena egin zuen udalak, eta horretarako, bizilagunekin zubi lanak egingo dituzten a...

Ordiziako Hitza

Maite Murgiak hirugarren egin du denboraldiko lehen duatloian, Barakaldon

Maite Murgia kirolari lazkaotarrak podiumeko postua lortuz ekin dio duatloiko Euskal Zirkuituari. Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen, atzo, denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Esprint distantzian aritu ziren duatloilariak: 5 kilometro korrika, 19,5 kilometro bizikletan, eta atzera 2,5 kilometro korrika. Murgiak (Trigoi Triatloi Taldea) 1:13:33 orduko denboran itxi zuen lana, Lourdes Oiartzabal irabazlearengandik (Antxintxika TT) 6:56 minutura. Bigarren Arrate Mintegi (Santander) sailkatu zen (1:07:44). Gizonezkoetan Jose Almagro (Santander) izan zen garailea (55:09) Barakaldoko 13. Duatloian; bigarren Kepa Ruiz (55:26) eta hirugarren Beñat Arnaiz (55:55). Taldeka Saltoki-Trikideak izan da irabazlea. Murgiak neguko triatloi denboraldi oparoa bukatuta ekin dio, orain, duatloiari. Neguko triatloien Espainiako Txapelketan, adibidez, 23 urtepeko txapeldun izan zen (sailkapen orokorrean 7.), Jacan (Huesca) urtarrilaren 22an. Ordukoan korrika 10 kilometro, bizikletan 33 kilometroko igoera Candanchuko eski estaziora, eta azkenik eskiatzen 10 kilometro egin behar izan zuen. Triatloiaz gain, neguan Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko hainbat lasterketa korritu ditu lazkaotarrak. Laudion (Araba) Euskadiko 23 urtepeko txapeldun eta Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako txapeldunorde izan da, adibidez. Eskian, bestetik, 2005ean Espainiako iraupen eskiko txapeldun izan zen. Benasquen (2009) eta Anson (2010) triatloietako probak irabaziak ditu, biata ere.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa