2012/3/5

Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du Madrilen

Ampo Ordiziak ez du hutsik egin asteburu honetan, eta erasoko puntu gehigarria lortuta itzuli da Madrildik. Sanitas Alcobendas taldearen aurka jokatu zuen atzo Las Terraza zelaian, eta 34-53 izan zen garaile Ordizia. 10. minuturako aurretik jarri zen markagailuan Ordizia Perico Martinek sartutako entsegu bati esker, eta atsedenealdira 8-29 aurretik joan zen. Bigarren zatia lehenengoaren tankeran hasi zen, Martinen entsegu batekin. Orain honetan Krollek asmatu egin zuen hagetara jaurtitzean (8-36). Markagailuan alde handia zegoela ikusita, partida erabat irekia geratu zen, eta entseguak tartekatzen aritu ziren bi taldeak. Ampo Ordiziak zazpi entsegu lortu zituen, eta lau edo gehiago lortuz gero eta irabaziz gero, bost puntu eskuratu zituen Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako taldeak. Sailkapeneko goiko postuetan, hala ere, ez da aldaketarik izan. Santboianak jarraitzen du lider 55 punturekin, El Salvadorri 18-32 irabazi ondoren. VRAC Quesos Entrepinaresek bigarren postuari eutsi dio, Cajasol Ciencias 19-21 mendean hartuta. 52 puntu ditu Valladolideko taldeak. Eta Ordizia doa hirugarren, 50 punturekin. Datorren asteburuan Cajasol Ciencias hartuko du Ampo Ordiziak Altamiran.

Ordiziako Hitza

Ruben Lanz legazpiarra eta Izaro Rubio ordiziarra izan dira azkarrenak Beasainen

Ruben Lanz legazpiarrak eta Izaro Rubio ordiziarrak irabazi dute Beasaingo II. Herri Lasterketa. Bealak taldeak antolatutako proban 234 lagunek parte hartu zuten atzo, eta euripean bada ere, ibilbide polita izan zen eta giro onean egin zuten proba. Podiumean, goierritarrak izan dira nagusi, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Gizonezkoei dagokionean, Ruben Lanz legazpiarrak aurreneko metroetatik ihesean egin zuen lasterketa osoa. Pixkanaka aldea ateratzen joan zen atzean zuen taldetxoari, eta tarte hori handitzea lortu zuen probak aurrera egin ahala. Bukaeran, 3.12ko aldea atera zion bigarren sartu zen Manu Hurtado beasaindarrari. Podiuma beste goierritar batek, Angel Vazquez lazkaotarrak osatu zuen. Emakumezkoetan, Elena Calvillo beasaindarra gogor hasi zen, eta aurreneko itzulian bera zen aurretik. Bigarrenean ordea, Izaro Rubio ordiziarrak aurrea hartu zion, eta bukaeran, minutu erditik gorako tartea atera zion. Podiuma Olatz Gabilondo azkoitiarrak osatu zuen. SAILKAPENA: (hemen osorik) GIZONEZKOAK Ruben Lanz (Legazpi)                0.44.50 Manu Hurtado (Beasain)          0.48.02 Angel Vazquez (Lazkao)            0.48.04 Ander Sagarzazu (Donostia)    0.48.08 Patxi Mendizabal (Azkoitia)     0.48.09 EMAKUMEZKOAK Izaro Rubio (Ordizia)              0.56.42 Elena Calvillo (Beasain)         0.57.18 Olatz Gabilondo (Azkoitia)    0.57.27 Itzi Andueza (Beasain)           0.57.47 Nerea Azpiazu (Azpeitia)       0.57.27

Beasaingo Hitza

Zientzi@

Goierriko Hitza

Tolerantzia praktikatzen ‘in situ’

Rufino Iraola Garmendia Idazlea Aurreko igande batean, konkretuki otsailaren 12an, kristau ebanjeliokoen eliz funtzioan izan nintzen. Maria izeneko emakume jator batekin dugun adiskidantza dela medio hartu nuen parte. Tolerantzia ez omen da inori, bere bidean segi dezan, bakean uztea bakarrik, besteen kultura eta munduaren ikusmoldeaz arduratzea ere eskatzen omen du benetako tolerantziak. Jakin-mina ere neurea dut nik, eta gustatzen zait beste kultura bateko pertsonekin tratu apur bat izatea. Beasaingo Iurre auzoan daukate eliza, Hotel Castillotik gertu, eliza delako inongo seinalerik gabe, ez dorre eta kanpai, baina lokal ederra, txukun apaindua eta zaindua. Badituzte musika-taldea eta abesbatza ere. Pentsatzen nuen moduan, ez dago irudirik elizan, ezta Jesukristoren gurutzerik ere, zeharo ikonoklastak dira. «Gurutzea bizkarrean eta bihotzean eraman behar da», esan zidan nire gida inprobisatuak, Mariaren semeak, galdetu egin bainion gurutzerik ez al zuten. Berrehun eta hirurogei lagunetik gora elkartu ziren, gehienak gazteak, horien artean matrimonio asko beren haurrekin. Errumaniarrak eta ukraniarrak dira. Elizkizuna errumanieraz izan zen. Esan zidatenez, ukraniarrek ere badakite errumanieraz, mugakoak-edo omen dira gehienak. Funtsean, lau gauza egiten dituzte: kantatu, predikatu, errezatu eta dituzten arazoen berri eman asanbladari. Horrez gain, hilean behin, “Jaunaren Mahaia”, oin-garbiketa zeremonia eta diru-eske berezia egiten dute. “Jaunaren Mahaia” deiturikoak Jesusen Azken Afaria sinbolizatzen du, [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa