Aste Santurako aisialdi eskaintza Itsasondon
Itsasondoko Gaztelekuak ekimen sorta bat antolatu du Aste Santuko egunetarako. 11 urtetik 17ra bitarteko nerabeentzat dira ekitaldiak, eskolatik oporrak dituztela baliatuz. Apirilaren 2an, astelehena, Olaberriko zirkuitura joango dira, kart-etan ibiltz...
Itsasondoko Gaztelekuak ekimen sorta bat antolatu du Aste Santuko egunetarako. 11 urtetik 17ra bitarteko nerabeentzat dira ekitaldiak, eskolatik oporrak dituztela baliatuz. Apirilaren 2an, astelehena, Olaberriko zirkuitura joango dira, kart-etan ibiltzera; hilaren 3an patata-tortilla lehiaketa eta 4an fruta koktela prestatzeko tailerra egingo dituzte. Izena martxoaren 28rako eman behar da, udaletxean edo gaztelekuan.













