Ataungo zaldi proban Gipuzkoako txapelduna izendatuko dute, etzi
Iraupeneko Ataungo IV. Raida etzi jokatuko da, larunbatarekin. Lazkaomendi zaldiketa elkarteak antolatuta, Euskal Herri osoko zaldunak etorriko dira Ataungo mendietan ibilaldi kontrolatuan parte hartzeko, baita Kantabriakoak ere. Atzo 24 talde zeuden i...
Iraupeneko Ataungo IV. Raida etzi jokatuko da, larunbatarekin. Lazkaomendi zaldiketa elkarteak antolatuta, Euskal Herri osoko zaldunak etorriko dira Ataungo mendietan ibilaldi kontrolatuan parte hartzeko, baita Kantabriakoak ere. Atzo 24 talde zeuden izena emanda, eta lasterketarako 28 bat izango diren aurreikuspena du Lazkaomendi hipikako Martin Garmendiak.
Bi mailatako zaldi probak hartuko ditu raidak bere baitan, luzeraren arabera. CEAP modalitatean 20,4 kilometroko bidea osatu beharko dute. CEAI sailekoek ibilbide laburra bi aldiz egin beharko dute, 40,8 kilometro, bi fasetan banatuta. Gipuzkoako txapelketa ere izango da, aldi berean.
Abiadura lasterketa ez denez, antolakuntzak zehaztutako erritmoaren barruan ibili beharko dute zaldiek. Gutxieneko abiadura 8 kilometro ordukoa da, eta gehienekoa 14 kilometro ordukoa. Ibilbide laburrekoek 8-12 kilometro orduko tartea daukate.
Zaldi-zaldun biko guztiak 10:00etan abiatuko dira, taldean. Motasoro auzoan jarriko dute irteera eta helmuga, baita kontrola ere. Motasoroko zubitik aurrera abiatuko dira, eta mendi barrutietako bideetatik ibiliko dira, Ataun eta Idiazabal artean.