Beti Gazteren taberna bihar irekiko dute, Zaldibian
Beti Gazte jubilatu elkartearen egoitzan bukatu dituzte berrikuntza lanak, eta ohiko zerbitzua ematen hasiko dira bihar. Tabernaria ere izendatu dute, eta bihar zabalduko dute taberna. Beti Gazte elkarteak, bestetik, igandean egingo du inaugurazioa. 10...
Beti Gazte jubilatu elkartearen egoitzan bukatu dituzte berrikuntza lanak, eta ohiko zerbitzua ematen hasiko dira bihar. Tabernaria ere izendatu dute, eta bihar zabalduko dute taberna. Beti Gazte elkarteak, bestetik, igandean egingo du inaugurazioa. 10:30ean meza izango da, elkarteko hildakoen oroimenez; jarraian bertso, kantu, dantza eta opari banaketa jaialdia, antzokian. Lokala ireki eta hamaiketakoa zerbitzatuko dute eguerdian.












