Eskolarteko txirrindulari probak egingo dituzte larunbatean Ormaiztegin
Larunbat arratsaldean, 16:30etik aurrera, eskolarteko txirrindulari probak jokatuko dituzte Ormaiztegin. Kirol proba hori Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatu du Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin. Bertan Andoaingo, Tolosako eta Goierriko eskoletako ikasleek parte hartuko dute, eta hiru proba egingo dituzte: benjamin, alebin eta infantil mailako probak, hain zuzen. Ibilbideak 800 metro dauzka. Benjamin mailako kirolariek bi itzuli eman beharko dizkiote, alebin mailakoek sei buelta eta infantil mailakoek berriz, hamar. Txirrindulariak Itxune jatetxearen parean helmugaratuko dira, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, bertan banatuko dituzte sariak.
Larunbat arratsaldean, 16:30etik aurrera, eskolarteko txirrindulari probak jokatuko dituzte Ormaiztegin. Kirol proba hori Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatu du Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin.
Bertan Andoaingo, Tolosako eta Goierriko eskoletako ikasleek parte hartuko dute, eta hiru proba egingo dituzte: benjamin, alebin eta infantil mailako probak, hain zuzen.
Ibilbideak 800 metro dauzka. Benjamin mailako kirolariek bi itzuli eman beharko dizkiote, alebin mailakoek sei buelta eta infantil mailakoek berriz, hamar.
Txirrindulariak Itxune jatetxearen parean helmugaratuko dira, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, bertan banatuko dituzte sariak.














