Jai egitaraua osatzeko marrazki lehiaketa egingo dute bihar Lazkaon
San Prudentzio jaietako egitaraua hornituko duten irudiak sortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Lazkaoko Udalak, biharko. Aldi berean eta espazio berean margotu beharko dituzte partaideek beren lanak. Lehiaketa bihar 16:30ean hasiko da, Euskadi enpar...
San Prudentzio jaietako egitaraua hornituko duten irudiak sortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Lazkaoko Udalak, biharko. Aldi berean eta espazio berean margotu beharko dituzte partaideek beren lanak.
Lehiaketa bihar 16:30ean hasiko da, Euskadi enparantzan. Lazkaotar guztiek har dezakete parte, eta bakoitzak marrazki bana aurkeztu ahalko du. Gaia, jakina da: Lazkao eta festak.
Bi sail bereizi dituzte, adinaren arabera: haurrak eta 16 urtetik gorakoak. Haurren atalean ere bi multzo egin dituzte, LH1-LH4 mailetan dabiltzanak (2002tik 2005era artean jaiotakoak), eta LH5-DBH4 artekoak (1996-2001).
Lehiaketa 16:30etik 18:30era izango da, eta parte-hartzaileek bi orduan bukatu beharko dute egitaraurako margolana. Åire librean da, A4 neurriko orriak erabilita. Udaletxeko arkupeetan banatuko dituzte orriak, eta atzera han utzi behar dira.
Materiala, norberak eraman
Teknika libreki aukeratu ahalko da, edozein eratakoa. Marrazketarako materiala norberak eraman behar du, baita paperaren euskarria ere.
Onenentzat izendatzen duten marrazkia jai egitarauaren azalean agertuko da, eta lan guztiekin erakusketa jarriko dute. Opariak izango dira partaide denentzat, eta sariak irabazlearentzat.













