Julen Sainzek argazki erakusketa irekiko du gaur Altarten
Julen Sainz ordiziarrak natura argazkiekin osatutako argazki erakusketa zabalduko du gaur, 19:30ean, Altamira auzoko Altarte elkartean. Asteburuetan 12:00etatik 13:30era bisitatu ahal izango da erakusketa, eta astean zehar bilduma ikusi nahi duenak elk...
Julen Sainz ordiziarrak natura argazkiekin osatutako argazki erakusketa zabalduko du gaur, 19:30ean, Altamira auzoko Altarte elkartean. Asteburuetan 12:00etatik 13:30era bisitatu ahal izango da erakusketa, eta astean zehar bilduma ikusi nahi duenak elkarteko kideren batekin hitz egin beharko du atea ireki diezaion. Hilabetean egongo da zabalik erakusketa, apirilaren 16a arte.