
Gipuzkoako haur misiolarien topaketa ari dira egiten gaur Zumarragan, eta 600 ume inguru elkartu dira. Autobusez eta trenez iritsi dira Zumarragara. Geltokitik, Urretxuko Iparragirre plazara joan dira, eta La Salle-Legazpi ikastetxean bukatuko dute ibilaldia, Zumarragan. Martxan pankarta bat eraman dute aurrean, eta haurrek zapi bana jantzi dute lepoan.
Bost koloretako zapiak jantzi dituzte, kolore bat kontinente bakoitzeko. Topaketaren izenburua
Amerikako haurrekin Jesusi buruz mintzatu da. Urtero kontinente bat aukeratzen dute. Iaz Afrika izan zen, aurten Amerika eta datorren urtean Europa izango da.
Zumarragan bildu diren haurrak 6 eta 12 urte bitartekoak dira. Katekesira doazen umeak dira. Umeez gain, senitartekoak ere elkartu dira. Katekesian lantzen duten gaietako bat dago, hain zuzen, topaketaren ardatzean.
Topaketa horren antolatzaileak dira eliz barrutiko misio ordezkaritza, haurren idazkaritza eta, aurtengoan, Zumarragako artzapez barrutia, Urretxu eta Legazpi ere hartzen dituena. Gipuzkoako misio ordezkaritzak 500 misiolari ditu 65 lurraldetan lanean. «Egun, haur misiolariak direnak, beharbada, etorkizunean kanpora aterako diren misiolariak izango dira. Gu, umeak direnean, bizitzarekiko fedea eta Jesusen berri ona irakasten saiatzen gara. Hori guztia, haurren mailara jaitsita», diote antolatzaileek.