
GoiBerri aldizkariaren zortzigarren alean, martxoaren 29ko greba orokorra da gai nagusia, baina ez bakarra. Berria taldeak abiarazi duen diru bilketa kanpaina eta Lazkaoko I. Gazte Eguna ere hizpide ditu ale honek. Iñigo Igartzaren, Eneritz Gorrotxat...

Hilaren azkeneko egunean, martxoaren 31n, Argi Berri XV. bertso sariketa jokatuko da, izen bereko elkartean. Saioaren aurretik, ordea, afaria izango da, eta antolatzaileek gogoratu dute afarirako txartelak salgai daudela oraindik Herrikoa tabernan eta Buztuntza auzoko Kiko Enea tabernan, 25 euroan. Afaltzera joaten ez direnak, hala ere, saioa entzutera joan daitezke. Argi Berri bertso sariketa apirilaren 14an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketarako baliagarria da, eta Ordizian kantuan ariko diren sei bertsolaritatik bi sailkatuko dira Osinaldeko finalerako. Manex Mantxola (Urretxu), Amaia Iturriotz (Zumarraga), Josu Sanjurjo (Lesaka), Endika Igartzabal (Gabiria), Maindi Murua (Azkaine) eta Imanol Uria (Algorta) ariko dira Ordizian kantuan. Joan den ostiralean Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatu zen sariketan, Maddi Ane Txoperena (Hendaia) eta Peio Ormazabal (Arrigorriaga) izan ziren onenak, eta beraz, finalerako sailkatu zirenak. Bigarren kanporaketa Aztirian jokatuko da, datorren larunbatean.

Hondakinen tratamenduari eta bilketari buruzko bi hitzaldi izango dira, gaur, Goierrin. Lehena Lazkaon da, 18:00etan. Areria antzokian batzar irekia antolatu du udalak, atez ateko zabor bilketaren gaia jorratzeko. Bestetik, Zaldibian 19:00etan hasiko d...

Beasaingo Arrastaka mendi taldeak 2010 eta 2011 urteetako ekintzen bideoak sareratu ditu. 2010. urtea denboran atzera gelditu bada ere, urte hartako ekintzak gogoratu nahi izan ditu mendi taldeak, ekintzetako argazkiekin ikus-entzunezko lan hau osatu...

Lazkaoko PSE-EE alderdiak udalak atez ateko zabor bilketaren alde erakutsi duen jarrerarekin kritiko agertu da, prentsa ohar batean. Azken asteotan etxerik etxe udalak banatu duen informazio esku-orrian «osasunaren aldeko jarrera erakutsita» herritarrei «beldurra sarrarazteko saiakera» izan dela iritzi dio PSEren Lazkaoko bozeramaile Juan Manuel Sernak. Gaiari buruzko eztabaida «argia, gardena eta leiala» eskatu du. Errauste plantaren alde egin du Lazkaoko PSE-EEk: «Hondakinen balorizazio energetikorako [errausketa] teknologia aurreratuena erabiliz, eragina txikiagoa da ingurumenean eta kliman zabortegi eta zenbait hondakinen birziklatze prozesuarekin baino». Bestetik, Bilduk emandako datuek errealitatea «itxuraldatzen» dute, Sernaren irudiko. «Sortzen dugun zaborraren %80 potentzialki birzikla litekeela esatea eta %86ko gehieneko birziklatze mailara iristeko sistema egokiena atez ateko bilketa dela esatea gezur handia da. Austrian, Europako tasa altuena duen herrialdean, %70 da, eta gainontzeko %30 erraustu egiten dute». Aurreko agintealdian onartutako Hondakinen Plana lehenetsi du PSEk, %60 birziklatu edo konpostatu eta beste %40 «energetikoki balorizatu» zezakeela esanez. «Datu horiekin Danimarka, Alemania eta Herbehereen pare jarriko ginatekeen, eta Frantziaren gainetik». Atez atekoaren kontra Gipuzkoa «gehien birziklatzen» duen herrialdeetako bat dela azaldu du Sernak, %43,31ko tasarekin. Urtean 400.000 tona hondakin sortzen da, gipuzkoarreko 1,6 kilo egunean. Atez aterekin «zaborra desageru eta kale garbiketaren faktura igotzen» dela dio, Usurbilen %36-40 eta Hernanin %66 [...]

Lazkaoko Udaleko gizarte-ongizate zerbitzuak Oporrak bakean programaren deialdia zabaldu du. Udan, bi hilabetez, 7 urtetik 12ra arteko haur saharrak etxean hartzea da kanpainarekin lortu nahi dena, errefuxiatu kanpamenduetatik atera eta udan basamortua...

Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak urteak daramatza Haitira eta beste herrialde batzuetara laguntza bidaltzen. Larunbat honetan, edukiontzia bete eta duela bi urteko lurrikarak hainbeste kaltetu zuen herrialdera bidaliko dute. Prestaketa lanetan burubelarri dabil Gorka Eskalante, elkarteko koordi- natzailea, Goierriko eta Gipuzkoako hainbat herritako boluntariorekin batera. Bidali beharreko material guztia prestatzen ariko zarete, ezta? Bai, azken ukituak egunotan emango dizkiogu. Material guztia prest dago jada; orain dena ondo bildu, lotu eta edukiontzia prestatzea falta da. Denera 29 tona ditugu, baina dena ezingo dugu sartu; uste dut gehienez ere 26 tona bidali ditzakegula. Ahal duguna sartuko dugu, garrantzitsuena, eta gainontzekoa hor geldituko da, hurrengo edukiontzia betetzen dugunerako. Eta nola antolatzen duzue lan hori? Boluntarioak beharko dira… Gehienbat jubilatutako jendea etortzen da. Beasaingoez gain, Zumarragatik, Lasartetik, Usurbildik… hainbat herritatik etortzen dira. Astean zehar biltzen gara, batez ere etortzen dena jaso eta kaxak prestatzeko. Herritarrek eta herriko hainbat elkartek ere laguntzen dute, ezta? Bai, Alkartasuna lizeokoek adibidez diru kopuru bat eman dute eguzki lanparak erosteko. Eta horiek ere bidaltzen ditugu. Materiala biltzerakoan, zuek eskatzen duzue zer behar duzuen, ala jendeak emandakoa hartzen duzue? Normalean jendeak emandakoa hartzen dugu. Askok arropa ekartzen dute. Guk udako arropa behar izaten dugu batez ere, baina negukoa ere jasotzen dugu, [...]