Etxekoa garaile raidean
Jardunaldi borobila izan zen larunbatekoa Lazkaomendiko Alarpe zalditegiarentzat. Ataunen laugarren aldiz antolatutako iraupeneko zaldi raida eskatu ahala garatzeaz gain, elkarteko zaldun-zaldiko bikoteak irabazi du. Iñaki Garmendia zaldibiar gazteak eraman zuen saria, Alarpeko Alfayed aberearekin. Gipuzkoako Txapelketa ere bazen Ataungo zaldi proba, eta horrenbestez Garmendia da herrialdeko txapeldun. Lau ordu eta 18 minutuko denbora egin zuen, eta azken emaitzarako garrantzitsuagoa dena: zaldiak bikain erantzun zuen, eta aurrez jarritako neurrietan errenditu zuen. Ibilbide luzea egin zuen Garmendiak, 40,8 kilometrokoa. Ataungo Motasoroko zubi ondotik abiatu ziren partaide guztiak, 28 azkenean. Lauztierrekatik gora, Ataun eta Idiazabal arteko mendietan barrena ibili ziren, 20 kilometro pasatxoko zirkuitua bi aldiz osatzeraino. Alarpeko antolatzaileek Ataungo laguntzaile taldearen lana goraipatu du, aurrez eta egunean burututakoa «bikaina» izan zela aitortuta. Lehia estua aurrealdean Zaldun bakoitzak kontrolatu behar izaten du zaldia iraupeneko lasterketetan, gehiegi behartu gabe, baina aldi berean probaren erritmoak eskatutakoa betetzeko. Helmugan estu-estua izan zen podiumerako lehia. Irabazlearengandik minutu batera iritsi zen bigarren sailkatua, Fatima Larrañaga zarauztarra. Lau ordu eta 19 minutu behar izan zuen. Ohorezko postuetako hirugarren koska beste zaldibar batek hartu zuen: Ander Aizpuruk 4:26an osatu zuen raida. Hiru zaldunak Alarpe zalditegian ikasitakoak dira. Ataungo probaren joanarekin eta lortutako emaitzekin gustura geratu dira Alarpeko arduradunak. Maiatzerako, bestetik, [...]
Jardunaldi borobila izan zen larunbatekoa Lazkaomendiko Alarpe zalditegiarentzat. Ataunen laugarren aldiz antolatutako iraupeneko zaldi raida eskatu ahala garatzeaz gain, elkarteko zaldun-zaldiko bikoteak irabazi du. Iñaki Garmendia zaldibiar gazteak eraman zuen saria, Alarpeko Alfayed aberearekin.
Gipuzkoako Txapelketa ere bazen Ataungo zaldi proba, eta horrenbestez Garmendia da herrialdeko txapeldun. Lau ordu eta 18 minutuko denbora egin zuen, eta azken emaitzarako garrantzitsuagoa dena: zaldiak bikain erantzun zuen, eta aurrez jarritako neurrietan errenditu zuen.
Ibilbide luzea egin zuen Garmendiak, 40,8 kilometrokoa. Ataungo Motasoroko zubi ondotik abiatu ziren partaide guztiak, 28 azkenean. Lauztierrekatik gora, Ataun eta Idiazabal arteko mendietan barrena ibili ziren, 20 kilometro pasatxoko zirkuitua bi aldiz osatzeraino. Alarpeko antolatzaileek Ataungo laguntzaile taldearen lana goraipatu du, aurrez eta egunean burututakoa «bikaina» izan zela aitortuta.
Lehia estua aurrealdean
Zaldun bakoitzak kontrolatu behar izaten du zaldia iraupeneko lasterketetan, gehiegi behartu gabe, baina aldi berean probaren erritmoak eskatutakoa betetzeko. Helmugan estu-estua izan zen podiumerako lehia.
Irabazlearengandik minutu batera iritsi zen bigarren sailkatua, Fatima Larrañaga zarauztarra. Lau ordu eta 19 minutu behar izan zuen. Ohorezko postuetako hirugarren koska beste zaldibar batek hartu zuen: Ander Aizpuruk 4:26an osatu zuen raida. Hiru zaldunak Alarpe zalditegian ikasitakoak dira.
Ataungo probaren joanarekin eta lortutako emaitzekin gustura geratu dira Alarpeko arduradunak. Maiatzerako, bestetik, Irimo mendiaren bueltan (Urretxu) raid bat antolatzeko lanetan dira, zaletasunari bide eginez.
Ataunen garaile izan den Iñaki Garmendiak 15 urte ditu, eta erabili zuen Alarpeko Alfayed zaldiak 9; arabiar nahasketakoa da. «Lehen minututik» elkarrekin dabiltza, eta iritsi zaie iraupeneko probetan koska bat gehiago igotzeko unea, nazioarteko lasterketa «aukeratuetarako» prestakuntza berezitua eginda.
Espainian jokatuko den Liga Qatariko lau probetan lehiatzeko asmoa dute. Akitaniara begira ere jarriko dira.













