Zaborraz eztabaida «argia» eskatu du Lazkaoko PSE-EEk

Lazkaoko PSE-EE alderdiak udalak atez ateko zabor bilketaren alde erakutsi duen jarrerarekin kritiko agertu da, prentsa ohar batean. Azken asteotan etxerik etxe udalak banatu duen informazio esku-orrian «osasunaren aldeko jarrera erakutsita» herritarrei «beldurra sarrarazteko saiakera» izan dela iritzi dio PSEren Lazkaoko bozeramaile Juan Manuel Sernak. Gaiari buruzko eztabaida «argia, gardena eta leiala» eskatu du. Errauste plantaren alde egin du Lazkaoko PSE-EEk: «Hondakinen balorizazio energetikorako [errausketa] teknologia aurreratuena erabiliz, eragina txikiagoa da ingurumenean eta kliman zabortegi eta zenbait hondakinen birziklatze prozesuarekin baino». Bestetik, Bilduk emandako datuek errealitatea «itxuraldatzen» dute, Sernaren irudiko. «Sortzen dugun zaborraren %80 potentzialki birzikla litekeela esatea eta %86ko gehieneko birziklatze mailara iristeko sistema egokiena atez ateko bilketa dela esatea gezur handia da. Austrian, Europako tasa altuena duen herrialdean, %70 da, eta gainontzeko %30 erraustu egiten dute». Aurreko agintealdian onartutako Hondakinen Plana lehenetsi du PSEk, %60 birziklatu edo konpostatu eta beste %40 «energetikoki balorizatu» zezakeela esanez. «Datu horiekin Danimarka, Alemania eta Herbehereen pare jarriko ginatekeen, eta Frantziaren gainetik». Atez atekoaren kontra Gipuzkoa «gehien birziklatzen» duen herrialdeetako bat dela azaldu du Sernak, %43,31ko tasarekin. Urtean 400.000 tona hondakin sortzen da, gipuzkoarreko 1,6 kilo egunean. Atez aterekin «zaborra desageru eta kale garbiketaren faktura igotzen» dela dio, Usurbilen %36-40 eta Hernanin %66 [...]

Lazkaoko PSE-EE alderdiak udalak atez ateko zabor bilketaren alde erakutsi duen jarrerarekin kritiko agertu da, prentsa ohar batean. Azken asteotan etxerik etxe udalak banatu duen informazio esku-orrian «osasunaren aldeko jarrera erakutsita» herritarrei «beldurra sarrarazteko saiakera» izan dela iritzi dio PSEren Lazkaoko bozeramaile Juan Manuel Sernak. Gaiari buruzko eztabaida «argia, gardena eta leiala» eskatu du.
Errauste plantaren alde egin du Lazkaoko PSE-EEk: «Hondakinen balorizazio energetikorako [errausketa] teknologia aurreratuena erabiliz, eragina txikiagoa da ingurumenean eta kliman zabortegi eta zenbait hondakinen birziklatze prozesuarekin baino».
Bestetik, Bilduk emandako datuek errealitatea «itxuraldatzen» dute, Sernaren irudiko. «Sortzen dugun zaborraren %80 potentzialki birzikla litekeela esatea eta %86ko gehieneko birziklatze mailara iristeko sistema egokiena atez ateko bilketa dela esatea gezur handia da. Austrian, Europako tasa altuena duen herrialdean, %70 da, eta gainontzeko %30 erraustu egiten dute».
Aurreko agintealdian onartutako Hondakinen Plana lehenetsi du PSEk, %60 birziklatu edo konpostatu eta beste %40 «energetikoki balorizatu» zezakeela esanez. «Datu horiekin Danimarka, Alemania eta Herbehereen pare jarriko ginatekeen, eta Frantziaren gainetik».
Atez atekoaren kontra
Gipuzkoa «gehien birziklatzen» duen herrialdeetako bat dela azaldu du Sernak, %43,31ko tasarekin. Urtean 400.000 tona hondakin sortzen da, gipuzkoarreko 1,6 kilo egunean. Atez aterekin «zaborra desageru eta kale garbiketaren faktura igotzen» dela dio, Usurbilen %36-40 eta Hernanin %66 «desagertu» dela erantsiz.
Atez atekoarekin birziklatze emaitzak hobetu izana «ezinezkoa» da PSEren aburuz, «ezarrita dagoen herrietan jendeak beste toki batzuetara edo zabortegi ilegaletara eramaten duelako». Sistema «zikinagoa, deserosoagoa eta garestiagoa» dela ebatzi du Lazkaoko PSEk.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa