Jon Erguinek bederatzigarren egin du munduko txapelketan
Sentsazio gazi-gozoekin bueltatu da Jon Erguin beasaindarra Finlandiatik, Munduko Neguko Triatloi Txapelketan bederatzigarren egin eta gero. Izan ere, emaitza berez ez da txarra, baina aurten “nahikoa fuerte eta esperantzarekin” zegoela kon...
Sentsazio gazi-gozoekin bueltatu da Jon Erguin beasaindarra Finlandiatik, Munduko Neguko Triatloi Txapelketan bederatzigarren egin eta gero. Izan ere, emaitza berez ez da txarra, baina aurten “nahikoa fuerte eta esperantzarekin” zegoela kontuan izanda, postu hobea lortzeko asmotan joan zen beasaindarra. Larunbateko proba “nahikoa ondo” hasi zuen, baina bizikletarekin arazo teknikoak izan zituen; “kanbioarekin ez nintzen ondo moldatzen, ez nuen asmatzen” eta zati batzuetan oinez ere joan behar izan zuen. Bizikletako zatian, “denbora asko” galdu zuela azaldu du Erguinek. Eskiatzen, ordea, “partziak ona” egin zuen, nahiz eta ordurako ezinezkoa zen galdutako denbora berreskuratzea.
Hotzean ikusita “emaitza ona” dela uste du Erguinek. Estatu espainiarreko inork ez du lortu emaitza hori edo hoberik azken 10 urteetan. Berak nahi bezain lasterketa ona egin ez badu ere, denboraldi borobila osatu du Erguinek. Alemanian jokatutako Europako Kopan 2. postua lortu zuen. Espainiako txapelketa irabazi eta Europako Txapelketan 5. egin zuen. Aurten “beste urte batzuetan baino esfortzu handiagoa” egin du Erguinek, eta horrek “bere emaitzak” eman dituela uste du.













