‘Laburbira’ zirkuituko zortzi film ikusgai etzi Barrenan
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Laburbira zirkuituaren zortzi ikus-entzunezkorekin gozatzeko aukera izango da etzi Ordiziako Barrena kultur etxean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Hasi berriak dira egileen eta eskarmentu handiko egileen lanak bildu ditu aurten ere Topaguneak, formatu, estilo eta izaera desberdinekoak. Hitzaro Euskara Elkartearen eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez ailegatuko da zirkuitua aurten ere Ordiziara.
Hauexek dira ikusi ahalko dira filmak: Hemen nago, Izena duena, Urrezko eraztuna, Aberria, Ohe azpiko zera, Zeinek gehiago iraun, Kantuka-Revolta permanent eta Instalacion. Zirkuituari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu hemen.













