Egoera ekonomikoaz hitz egiteko asanblada egin dute Urretxun eta Zumarragan
Greba egunaren baitan, egoera ekonomikoaz hitz egiteko asanblada egin dute gaur Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. 16:00etan eman diote hasiera batzarrari eta hogei lagun inguru elkartu dira bertan, gehienak gazteak. Egoera ekonomikoaz, espainiako gobernuak berriki hartutako neurriez eta aurrera begira protestekin jarraitzeko bide posibleez hitz egin dute bertan.













