ELA: "Langileek beren eskubideak defendatzeko pauso handi bat eman dute gaur"
Goierriko Hitza
Goierri
ELA sindikatuko Mikel Zabaleta “oso pozik” agertu da grebak izan duen jarraipenarekin, eta balorazio “oso positiboa” egin du.
Bere hitzetan, “goizean goizetik parte hartzea oso handia izan da piketeetan. Egia esan den-dena itxita zegoen, gasolindegiren bat edo beste soilik aurkitu dugu irekita”. Zabaletaren ustez, “erabatekoa izan da greba”.
Donostiako manifestazioan ere, goierritarrak joan behar ziren zutabea “nahiko handia” izan dela azaldu du,”eta hiru zutabeak elkartu garenean manifestazio erraldoia bihurtu da” jarraituz.
Zabaletaren ustez, “euskal langileriak eta gizarteak orokorrean, hartzen ari diren neurrien aurka bere haserrea erakutsi du, eta oso pozik gaude jendeak ondo erantzun duela ikusita”.
“Beren eskubideak defendatzeko pauso handi bat eman dute gaur” amaitu du.
Zabaleta, goizean, BerriaTB-ra hitz egiten:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.