Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bateratua egingo dute udalek
Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko da, eta horren harira, Goierri beheko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bateratua egingo dute. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten hainbat hautetsi eta t...
Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko da, eta horren harira, Goierri beheko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bateratua egingo dute. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten hainbat hautetsi eta teknikarik Deklarazioa, aukeran euskaraz izeneko kanpaina Ordizian, eta helburua argia du: iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.
Iazko datuak kontuan hartuta, Goierrin deklarazioa egin zuten herritar guztietatik (23.414 pertsona), %15,30ek egin zuten euskaraz. “Portzentaje hori aldatu egiten da herri batetik bestera, baina gure asmoa ehuneko hori handitzea da”.
Lau bide daude deklarazioa egiteko: autolikidazio proposamena; mekanizatua (Beasaingo Ogasun bulegoan); Telematikoa (Internet bidez edo aholkularitza zerbitzu batean); eta Inprimakia betez. “Bide guztietan ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta herritarrek euskaraz egin nahi dutela besterik ez dute esan behar”, azaldu zuten.













