Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idiazabaldarra hil da
Baserrian, zelaian zela, hil da Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idizabaldarra, 80 urterekin. Bertsolari ezaguna da, urte askoan Goierriko txoko ugaritan kantuan ibilitakoa, Lazkao Txikiren laguna eta haren oroimeneko jai eta bertso afaritan sarri abestutakoa. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan da urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera. 1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak zazpi bertsolariak elkartu zituen 1997ko neguko alea egiteko. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak. Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, “bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da”, Goiburu idiazabaldarra tarteko. Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte. Artzain gisa Goiburuk egindako lana ere ez da makala izan, eta 2007an Idiazabal Izendapenaren omenaldia jaso zuen Idiazabalgo Gazta Egunean. Omenaldian bertsoz eskertu zuen Goiburuk hari egindako omenaldia (bideoan). Umorea eta esker ona uztartu zituen orduan ere Goiburuk herritarren [...]
Baserrian, zelaian zela, hil da Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idizabaldarra, 80 urterekin. Bertsolari ezaguna da, urte askoan Goierriko txoko ugaritan kantuan ibilitakoa, Lazkao Txikiren laguna eta haren oroimeneko jai eta bertso afaritan sarri abestutakoa. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan da urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera.
1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak zazpi bertsolariak elkartu zituen 1997ko neguko alea egiteko. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak. Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, “bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da”, Goiburu idiazabaldarra tarteko.
Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte.
Artzain gisa Goiburuk egindako lana ere ez da makala izan, eta 2007an Idiazabal Izendapenaren omenaldia jaso zuen Idiazabalgo Gazta Egunean. Omenaldian bertsoz eskertu zuen Goiburuk hari egindako omenaldia (bideoan). Umorea eta esker ona uztartu zituen orduan ere Goiburuk herritarren aurrean egindako saioan.













