Bi manifestazio jendetsurekin eman diete amaiera gaurko mobilizazioei Goierrin
4.500-5.000 pertsona artean batu dira, antolatzaileen ustez, Beasainen gaur arratsaldean egin den manifestazioan. Urretxun eta Zumarragan 500 eta 600 lagun artean elkartu dira. Jendetza bildu da, azken neurriei desadostasuna agertzeko Goierriko bi mobilizazioetan.
Amaieran Urretxun eta Zumarragan adierazpen bat irakurri dute sindikatuetako ordezkariek. Bertan, greba orokorra “erasoei emandako erantzuna” dela aipatu dute, eta politikak alda daitezen aldarria izan nahi duela. Bukatzeko, mugimendu sindikalak Europan zehar erabakitzen ari diren politiken aurka deiadar egiten duela adierazi dute.
Sindikatuen ustetan “inoiz baino jende gehiagok egin du bat grebarekin”. LABeko, ELAko, CCOOko eta UGTko ordezkariak oso pozik agertu dira greba izaten ari den erantzunarekin.”Goierri osoa gelditu da” esan du LAB sindikatuko Haizea Mendiak, “esan daiteke ia erabatekoa izan dela, ia %100eko jarraipena izan duela”, jarraitu du.
ELA sindikatuko Mikel Zabaleta ere “oso pozik” agertu da. “erabatekoa izan da greba”, esan du, eguerdian eginiko balorazioan: “Euskal langileriak eta gizarteak orokorrean, hartzen ari diren neurrien aurka bere haserrea erakutsi du, eta oso pozik gaude jendeak ondo erantzun duela ikusita”.
CCOO sindikatuko Enrike Baratak ere bat egin du iritzi horrekin. Grebak “erabateko arrtakasta” izan duela esan du. “Jendea mugitzeko gogoz dago murrizketen kontra. Gobernuak bere erabakian atzera egitea oso zaila izango dela badakiten arren, mobilizatu egin behar dela ikusi dute langileek, eta greba duin bat egin behar dutela argi ikusi dute” esan du Baratak.
UGT sindikatuko Agustin Reciori, bere aldetik, kaleetan “igande baten pareko mugimendua dagoela” iruditu zaio. Pena bat agertu du Reciok: “gaur grebarik egin ezin duten 5 milioi langabetu daudela”.
[bideoa: Usua Lasa eta Haizea Mendia, Goierriko LAB sindikatuko kideak, goizeko piketea abiarazi aurretik / BerriaTB]
Pertsona bat identifikatu dute Urretxun
Urretxun, Zumarragan eta Legazpin piketeen protestak ikusi ahal izan dira goizean kaleetan, Ertzaintzak gertutik jarraitu dituenak. Goiz partean izan da hori, Donostiako manifestazioaren aurretik. Urretxun irekita zegoen okindegi baten aurrean piketetako kide bat ere identifikatu dute poliziek. Tentsio uneak izan dira, baina ez da istilurik izan.
[Ordiziako Ahotsa webguneak grabatutako bideoa]
Garraio publikoak
Garraio publikoetan, Renfe enpresan kasu, zerbitzu minimoetan ari dira gaur lanean. Gutxieneko zerbitzuak %30ean kokatu dituzte, baina 6:00etatik 9:00etara eskaintza %35ekoa izan da. 82 tren ibili ohi dira normalean, eta gaur, aldiz, 25 ibiliko dira. Bestalde, %42an kokatu dute Osakidetzan Gipuzkoa mailako jarraipena.
9:00etako kronika
Goizeko lehen orduetatik piketeak kaleetan gora eta behera dabiltza, irekita dauden negozio apurretara joz. Uneotan Goierri garaian bueltaka dabilen piketeko kideen hitzetan, greba jarraipen zabala izaten ari da. “Urretxun, Zumarragan eta Legazpin bi enpresa topatu ditugu zabalik” esan du kide honek. Ertzainekin ika-mika batzuk ere izan dituzte goizean zehar eta une honetan pertsona bat identifikatu berri dute, irekitako negozio baten aurrean protestan daudela.
[bideoa: Mikel Zabaleta, Goierriko ELA sindikatuko kidea, goizeko piketea abiarazi aurretik / BerriaTB]
Piketeez gain, sindikatuetako ordezkariek mobilizazioak iragarri dituzte: goizean Donostian, eta arratsaldean Beasainen eta Urretxun eta Zumarragan. Goizeko manifestazioan, goierritarrek 11:30ean Anoeta futbol zelaiaren inguruetatik abiatuko den zutabean dute hitzordua. Arratsaldean, 18:30ean hasiko dira Goierriko bi manifestazioak.
Berria.info webgunean ere jarraipen berezia egingo diote grebari.
Grebari lotutako azken egunotako albisteak:
• Sarean ere 29ko greba jarraitzeko aukera eskainiko dute aktibistek
• Asanbladatan parte hartu duten hamar goierritarretatik bederatzik baiezkoa eman diote grebari
• Eskubideen defentsan [Goiberri]
• CCOO sindikatuak grebara deitu ditu gaur herritarrak Beasainen
• Segurako Udalak ere bat egin du grebarekin
• Beasaingo Udalak bat egin du osteguneko grebarekin
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan
- Urretxun eta Zumarragan, manifestazioa Lanbideren egoitza parean
- Urretxun eta Zumarragan
- Beasainen
- Beasainen
- Beasainen
- Urretxun eta Zumarragan
- Jende asko ibili da gaur Santa Barbaran. Irudian, aparkalekua, autoz gainezka.
- Zumarraga
- Zumarragako industrialdeko irudi bat
- Askok, mobilizazioetan parte hartu beharrean, mendirako bidea hartu dute, eguraldi ona lagun
- Legazpiko industrialdeko irudi bat
- Garraio publikoan zerbitzuak minimoak izan dira
- Asanblada egin dute arratsaldean Urretxun eta Zumarragan
- Lazkao. Zubierreka industrialdea.
- Lazkao. Hiribarren industrialdea.
- Lazkao. Hiribarren industrialdea.
- Lazkao. Zubierreka industrialdean, Ulmaren lantokia itxita.
- Lazkao. Zubierreka industrialdea.
- Lazkao. Zubierreka industrialdea.
- Lazkao. Zubierreka industrialdea.
- Beasaingo Senpere merkataritza gunea.
- Lazkaon, CAFen egiten ari diren errepide berriaren obrak, geldirik.
- Beasaingo Senpere merkataritza gunea.
- Beasaingo Senpere merkataritza gunea.
- Beasain
- Beasain
- Beasain
- Beasaingo kale bat
- Beasain, udaletxe parea
- Zaldibiako industriagunea, goizean
- Ordizia
- Ordizia,
- Ordizia, goizean
- Mallutz industriagunea, Ordizia
- Ordiziako industriagunea
- Ordiziako Kale Nagusia, goizean
- Denda bat itxita Ordizian
- Denda bat itxita Ordizian
- Olaberriko Ihurre auzoan
- Olaberriko Ihurre auzoan
- Idiazabalgo industriagunea
- Segura eta Idiazabal arteko Goardia industriagunea itxita
- Segura eta Idiazabal arteko Goardia industriagunea itxita
- Olaberriako Carrefour, goizean
- Goizeko piketeak gertutik jarraitu dituzte ertzainek
- Piketeetako talde bat, Zumarragan, supermerkatu batetako langilearekin hizketan.
- Denda batzuek bezeroak kontsumitzera animatu zituzten atzo
- Goizeko piketeak gertutik jarraitu dituzte ertzainek
- Denda batzuetan itxi egingo dutela iragarri dute
- Urkatutako langile bat irudikatu dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean
- Haur asko ez dira gaur eskolara joan
- Goierriko denda ia guztiak itxita daude
- Banketxe gehienak ere itxita daude Goierrin
- Lanbideko bulegoa itxi egin dute goizean















































































