
Agustin Recio, UGT sindikatuko ordezkariak “erabateko arrakasta” definizioa erabili du gaurko greba orokorraz hitz egiteko. Bere hitzetan, «parte hartzea oso handia izan da, ez bakarrik metal arloan eta enpresa handietan, baita tailer txikietan eta komertzioan ere». Greba trafikoan ere antzeman dela azaldu du, eta igande baten pareko mugimendua dagoela kaleetan. Euskal sindikatuen deialdia ere egun berean izateak, grebaren erantzuna erabatekoa izatea ekarri duela dio, eta «erantzuna ikusita, denak zoriondu beharrean» daudela. «Pena bakarra da gaur grebarik egin ezin duten 5 milioi langabetu daudela».