Udaberri sariko finaletan, Goierriko bi bikote
Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde ...
Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde elkarteko Manso-Alberdi bikoaren kontra jokatuko dute, paleta larruz. Ligaxkako partidan ere elkarren aurka jokatu zuten, eta Oiangukoak izan ziren garaile (35-32).
Final horren ondoren, pala motzekoa jokatuko da. Idiazabalgo Atxurbide elkarteko Alejandro Sanchez eta Josetxo Erize ordiziarrek Usurbilgo Aizpuru eta Begiristainen kontra neurtuko dituzte indarrak. Goierritarrak dira txapela irabazteko hautagaiak.













