Zegamako Gaztelekuan hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako
Aste Santuko oporrak direla eta Zegamako Gaztelekuko arduradunek hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako. Apirilaren 2an, astelehenean, zineforuma egingo dute. ‘Grease’ film ezaguna aukeratu dute, hura ikusi eta ondoren solasaldia egiteko. Asteartean, apirilaren 3an, Olaberriako karting zirkuitura joango dira hala nahi duten gazte zegamarrak. Aste Santuko jai egun ofizialetan eta hurrengo astean, hau da, apirilaren 5etik 15era, gaztelekua itxita egongo jakinarazi dute. Hala, hurrengo ekintza apirilaren 21ean egingo dutela aurreratu dute. Dikra Jahjah zegamar gazteak hennarekin tatuajeak nola egiten dituen erakutsiko die, eta apirilaren 28an futbolin eta ping-pong txapelketa egingo dituzte gaztelekuan bertan. Nahi duten zegamar guztiek parte hartu dezakete gaztelekuko ekintzetan, eta hala egiteko deia egin diete gaztelekuko arduradunek herritarrei. Sukaldaritza tailerra Apirilerako antolatu dituzten ekintzez gain, martxoak egindako azken ekintzaren berri ere eman dute Gaztelekutik. Aurreko larunbaten, martxoaren 24an, sukaldaritza tailerra antolatu zuten, pintxo hotzak nola egiten diren ikasteko. Ideia bikainak izan zituzten zegamar gazteek eta pintxo ikusgarriak egin zituzten. Egindakoa gero dastatzeko aukera ere izan zuten.
Aste Santuko oporrak direla eta Zegamako Gaztelekuko arduradunek hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako. Apirilaren 2an, astelehenean, zineforuma egingo dute. ‘Grease’ film ezaguna aukeratu dute, hura ikusi eta ondoren solasaldia egiteko. Asteartean, apirilaren 3an, Olaberriako karting zirkuitura joango dira hala nahi duten gazte zegamarrak.
Aste Santuko jai egun ofizialetan eta hurrengo astean, hau da, apirilaren 5etik 15era, gaztelekua itxita egongo jakinarazi dute. Hala, hurrengo ekintza apirilaren 21ean egingo dutela aurreratu dute. Dikra Jahjah zegamar gazteak hennarekin tatuajeak nola egiten dituen erakutsiko die, eta apirilaren 28an futbolin eta ping-pong txapelketa egingo dituzte gaztelekuan bertan.
Nahi duten zegamar guztiek parte hartu dezakete gaztelekuko ekintzetan, eta hala egiteko deia egin diete gaztelekuko arduradunek herritarrei.
Sukaldaritza tailerra
Apirilerako antolatu dituzten ekintzez gain, martxoak egindako azken ekintzaren berri ere eman dute Gaztelekutik. Aurreko larunbaten, martxoaren 24an, sukaldaritza tailerra antolatu zuten, pintxo hotzak nola egiten diren ikasteko. Ideia bikainak izan zituzten zegamar gazteek eta pintxo ikusgarriak egin zituzten. Egindakoa gero dastatzeko aukera ere izan zuten.














