Greba osasun zerbitzuetan, garraio publikoan eta ostalaritzan
Osasun zerbitzuetan eta garraio publikoan zebitzu minimoak eskaintzen ari dira gaur. Zumarragako ospitalean ia langileen erdiak egin du greba, (kasik %50ak), eta sail batzuetan zerbitzu minimoetan lanean ari badira ere, beste sail batzuetan normaltasun osoz dihardutela eman dute jakitera. Hala ere, ez dute inzidentziarik izan. Anbulategietara ere zabal daitezke datu hauek. Beasaingoan, esaterako, zerbitzu minimoetan jardun dira goiz osoan zehar. Bi mediku, bi erizain, bi ATS eta administrazio langileak izan dira bertan. Langileen gehiengoak grebarekin bat egin du.
Garraio publikoetan, Renfen, Pesan eta Lurraldebusen %30eko zerbitzu minimoak eskaintzen ari dira, eta ikastetxeetan ere grebak jarraipen zabala izan du. gehienak itxita daude, eta gutxi batzuetan zerbitzu minimoak eskaintzen ari dira. Gauza bera ikus daiteke ostalaritzan. taberna eta jatetxe bakan batzuk irekita daude, baina gehiengoak ez ditu gaur ateak ireki. Ireki duten horietako komertzio batean, Urretxuko okindegi batean, tentsio uneak bizi izan dira goiz partean, piketeetan zebilen langile talde bat bertaratu denean. Ertzainen ibilgailu ugari batu zaizkio jend emultzoari, eta piketeko kide bat ere identifikatu dute. Hala ere, ez da istilurik gertatu.














