Kale Nagusiko trafikoa Zerkalde kaletik bideratuko dute aurrerantzean
Herrian dauden trafiko arazoak gutxitze aldera, Segurako Udalak hainbat neurri hartu ditu. Errebote aldizkariaren azken alean eman da neurri horien berri eta ibilbide berrien inguruko irudiak ere azaltzen dira bertan. Gainera, jada kartelak eta bestelako argibideak ere badaude kalean. Udaletik «guztion ahalegina» eskatu da funtzionamendu berrira egokitzeko .Batez ere autobus zerbitzuarekin zeuden arazo nagusienak Seguran: Kale Nagusian sortzen ziren arazoak tarteko «autobus zerbitzua kolokan egotera» iritsi da. Trafikoa Zerkaldetik Herriko autoen noranzkoan aldaketa handiena Kale Nagusikoa izango da. Hemendik aurrera kale Nagusian goitik beherako noranzkoan joateko baimena autobusek bakarrik izango dute. Goranzko norabidean, berriz, autobusek, zama-lanak egin behar dituztenek eta garajeak bertan dituzten herritarrek soilik joan ahal izango dute. Neurri horiek hartuta, autobusek herrigunean izaten zituzten arazo nagusiak gutxitzeaz gain, herri barruko trafikoa gutxitzea ere lortuko da, bertan mugitzen direnentzako erosoagoa eginez. Autoentzat Kale Nagusitik jeistea debekatuta zegoenetik eta gidariak Zerkaldetik jeisten ohitzen hasiak ziren, eta orain igo eta jeitsi bertatik egin beharko dute. Zerkalde kalea berritu denetik askoz ere zabalagoa da, eta bi aldetara autoentzat aparkalekuak izateaz gain, bi auto sartzeko moduko karrilak ere badaude. Aipatutako neurriez gain, zerbitzu batzordeak beste puntu batzuk ere aipatu ditu. Aparkatu dagokion lekuan Udalaren neurrien arabera «ezinduentzako aparkalekuetan, zebra bidean, eta espaloi gainean [...]
Herrian dauden trafiko arazoak gutxitze aldera, Segurako Udalak hainbat neurri hartu ditu. Errebote aldizkariaren azken alean eman da neurri horien berri eta ibilbide berrien inguruko irudiak ere azaltzen dira bertan.
Gainera, jada kartelak eta bestelako argibideak ere badaude kalean. Udaletik «guztion ahalegina» eskatu da funtzionamendu berrira egokitzeko .Batez ere autobus zerbitzuarekin zeuden arazo nagusienak Seguran: Kale Nagusian sortzen ziren arazoak tarteko «autobus zerbitzua kolokan egotera» iritsi da.
Trafikoa Zerkaldetik
Herriko autoen noranzkoan aldaketa handiena Kale Nagusikoa izango da. Hemendik aurrera kale Nagusian goitik beherako noranzkoan joateko baimena autobusek bakarrik izango dute. Goranzko norabidean, berriz, autobusek, zama-lanak egin behar dituztenek eta garajeak bertan dituzten herritarrek soilik joan ahal izango dute.
Neurri horiek hartuta, autobusek herrigunean izaten zituzten arazo nagusiak gutxitzeaz gain, herri barruko trafikoa gutxitzea ere lortuko da, bertan mugitzen direnentzako erosoagoa eginez.
Autoentzat Kale Nagusitik jeistea debekatuta zegoenetik eta gidariak Zerkaldetik jeisten ohitzen hasiak ziren, eta orain igo eta jeitsi bertatik egin beharko dute. Zerkalde kalea berritu denetik askoz ere zabalagoa da, eta bi aldetara autoentzat aparkalekuak izateaz gain, bi auto sartzeko moduko karrilak ere badaude.
Aipatutako neurriez gain, zerbitzu batzordeak beste puntu batzuk ere aipatu ditu.
Aparkatu dagokion lekuan
Udalaren neurrien arabera «ezinduentzako aparkalekuetan, zebra bidean, eta espaloi gainean ezin da aparkatu, eta Kale Nagusian eta Zurbano kalean zamalanak egiteko bakarrik gelditu daitezke ibilgailuak, baina ezingo dira ibildgailuak aparkatu».Honen harira, aldizkariko ale berean, aparkatzeko leku desegokien dozena bat argazki ere azaltzen da, hala nola, Kale Nagusian eta Zurbano kalean gaizki aparkatutako autoenak, Bolalekukoak, zebrabide gainetan aparkatutakoenak, herriko atarien parean aparkatutakoena, eta argazkian auto- rik ageri ez bada ere, sarri autoak gaizki aparkatuta egoten diren hainbat puntutakoak.
Udalak «elkarren arteko errespetuan eta arduran» sinesten du neurri horiek aurrera eraman ahal izateko. Hori horrela izan ezean, ordea, udala «erabaki zorrotzagoak hartzera behartuta» egongo da epe laburrean.













