Kartel lehiaketa eta txosnetako pegatinak, Loinatz jaiak girotzen hasteko

Aste santuarekin batera hasten da Loinatz jaietarako atzera kontua. Dagoeneko sei aste besterik ez dira falta, eta Beasainen hasiak dira jaiak girotzeko aurreneko ekintzak. Batetik, kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Bestetik, txos...

Aste santuarekin batera hasten da Loinatz jaietarako atzera kontua. Dagoeneko sei aste besterik ez dira falta, eta Beasainen hasiak dira jaiak girotzeko aurreneko ekintzak. Batetik, kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Bestetik, txosna batzordea aurten aterako dituen pegatinetarako ideia bila dabil.

Kartelak hilaren 12rako aurkeztu behar dira, udaletxeko harrera bulegoan. 42×60 zentimetroko neurrian egin behar dira, eta Beasain, 2012ko Loinatz jaiak. Maiatzaren 18tik 27ra testua izan behar dute. Epaimahaiak, apirilaren 17rako emango du epaia. Helduen mailako irabazleak, 370 euro jasoko ditu, eta gaztetxoen mailakoak, 130 euro.

Txosnetako pegatinak
Beasaingo txosna batzordeak urtero herriko festetan atera ohi dituen pegatinak egiteko, herritarren proposamenak jasotzea erabaki du. «Esaldi originalak» nahi dituzte, Beasainekin, jaiekin edo txosnekin harremana dutenak.  Proposamenak, txosna batzordeak Facebook sare sozialean duen orrialdean sartuta egin daitezke, hilaren 19ra arte. Gero, hiru onenak inkesta bidez aukeratuko dituzte, eta horiek agertuko dira festetako pegatinetan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa