
Usurbeko gurutzeak abuztuan beteko ditu 60 urte, baina ez da aurten urteurren borobila ospatuko duen bakarra. Izan ere, mendi horretara egiten den gurutze bideak, mende erdia beteko du bihar. Urteurren hori gogoratzeko, aurreneko aldi hartatik urtero egin duten moduan, Beasaingo fededunek gurutze bidea egingo dute, Loinazko San Martinen estatuatik abiatuta. Loinazko San Martinen kanonizazioaren mendeurrena ospatzen ari ziren beasaindarrak 1961 eta 1962. urteen artean. Fedea eta debozioa puri-purian zeuden garai hartan. Testuinguru horretan, herriko hainbat elkartek bat egin, eta Usurbeko bidean hamahiru gurutze jartzea pentsatu zuten, nolabait ere, Jesusen pasioa irudikatzeko. Herriko bi parrokiarekin batera, Aizkorri mendizale taldea izan zen ekimen hura bultzatu zutenetako bat. Garaiko kronikek diotenez, «mendizaleek gogor lan egin zuten gurutze bidea osatzeko». Aizkorri mendizale elkarteko Tomas Salazarrek ere hala azaldu du: «bai Usurbeko gurutzea, eta baita bidean dauden hamahiru gurutzeak, mendizale elkartekoek jarri zituzten». Harrezkero elkarteko kideek parte hartu izan dute martxan, baina antolaketa parrokien esku gelditu da. 1962ko maiatzaren 30ean egin zuten bidea, aurrenekoz. Ibilaldi hartan bi mila lagun inguruk parte hartu zuten. Gauez joan ziren herrigunetik Usurbeko gainera. Eguraldiak ez zien askorik lagundu, ordea, eta sekulako euri jasa bota zuen gau hartan. Aurreneko prozesio hartan parte hartu zutenetako bat da Raquel Ugalde. Hogeita zazpi urte zituen orduan –egun [...]

Aste santuarekin batera hasten da Loinatz jaietarako atzera kontua. Dagoeneko sei aste besterik ez dira falta, eta Beasainen hasiak dira jaiak girotzeko aurreneko ekintzak. Batetik, kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Bestetik, txos...