2012/4/15

Suak Zopajale elkartea kiskali du, Seguran

Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, sute batek kalte larriak eragin ditu Segurako Zopajale elkarte gastronomikoan. Sutea 15:30ak inguruan piztu da, antza aireztatze hodietan. Momentu horretan elkartean bazkaltzen ari ziren lagunak elkartetik atera...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ampo Ordiziak Gernikan irabazi du, eta bigarren bukatu du liga

Ampo Ordiziak balentria egin du gaur Urbieta zelaian Bizkaia Gernikari irabazita (5-19). Euria goian-behean ari zuela, lau puntuak lortu eta bigarren bukatu du Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularra, Santboianak galdu egin baitu La Vilaren aurka. Hartara, play off-etako lehen txanda ez du jokatu beharrik izango Ordiziak, eta zuzenean finalerdietako partida jokatuko du, eta gainera, Altamiran izango da partida hori. Axio Arañak zuzendutako taldea aurretik joan da markagailuan partida osoan. 22. minutuan lortu du lehen entsegua (0-7) eta emaitza horrekintxe bukatu da lehen zatia. 53. minutuan, Julen Goiak beste entsegu bat sartu du (0-14), eta 65. minutuan Lolotongak hirugarrena, baina kasu honetan hagetara asmatu gabe (0-19). 74. minutuan Magunazelaiak lortu du bizkaitarren partidako entsegu bakarra (5-19). Ligako sailkapena: 1. VRAC Quesos Entrepinares (zuzenean finalerdietara) 2. Ampo Ordizia (zuzenean finalerdietara) 3. UE Santboiana (final laurdenak) 4. La Vila (final laurdenak) 5. Gernika (final laurdenak) 6. Getxo (final laurdenak) 7. El Salvador 8.  Ciencias Sevilla 9. Universidade de Vigo 10. Alcobendas (Promozioa) Carlos Mediavillaren argazkiak

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa