Suak Zopajale elkartea kiskali du, Seguran

Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, sute batek kalte larriak eragin ditu Segurako Zopajale elkarte gastronomikoan. Sutea 15:30ak inguruan piztu da, antza aireztatze hodietan. Momentu horretan elkartean bazkaltzen ari ziren lagunak elkartetik atera...

Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, sute batek kalte larriak eragin ditu Segurako Zopajale elkarte gastronomikoan. Sutea 15:30ak inguruan piztu da, antza aireztatze hodietan. Momentu horretan elkartean bazkaltzen ari ziren lagunak elkartetik atera dituzte suhiltzaileek, baina ez da zauriturik izan. Elkartearen gainean bizi diren bizilagunak ez dituzte etxetik atera behar izan. Orain minutu gutxi utzi dute Lardizabal kalea suhiltzaileek.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa