
Kuttun guraso elkarteak musika ikastaro berezia antolatu du Olaberrian. 0 eta 2 urte arteko haurtxoentzat eta haien gurasoentzat zuzendua da. Beatriz Garcia irakasleak emango du, haur eskolan, asteartero 10:00etatik 11:00etara. Atzo hasi zen kurtsoa. I...

Carrefour saltoki kateak ostegunean eman zituen nekazaritza-elikadurako 2011ko sariak, enpresa txiki eta ertainentzat, Madrilen. Horien artean, Idiazabalgo Avicola Gorrotxategi arrautza ekoizleak Euskadiko elikadura enpresa onenaren saria jaso du. Carrefourrek jakinarazi duenez, Gorrotxategi 1950ean sortu zuten. Gaur egun 300.000 oilo ditu, baita pentsu fabrika ere, ganaduarentzat hilean 3.000 tona elikagai sortzen dituena.

Joseba Permachek hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Zumarragako kultur etxean. Ezker abertzalearen konponbidearen aldeko apustuaren gakoak ezagutaraziko ditu bertan.

Legazpin Santikutz jaiak gerturatzen ari direla eta, danborradetarako entseguak hasi dituzte dagoeneko. Helduen danborradarako entseguak atzo hasi zituzten, eta hilaren 20an eta 24an errepikatuko dituzte. Haurren danborradakoak gaur eta apirilaren 20an...

Beasaingo Aterpe tabernak Hamlet Sargsyan jatorri armeniarreko artistaren lanak jarri ditu ikusgai. Aste honetan zabaldu dute Hamlet 180º izeneko erakusketa. Bertan, artista armeniarrak oleo bidez egindako azken sorkuntza lanak bildu ditu. Txomin Fe...

Legazpiko Udalak jakitera eman duenez, herriko kale izendegi berritua kaleratu du paperean. Kale izendegi berritua herriko eraikin publikoetan dago eskuragarri: udaletxean, euskaltegian, kiroldegian, kultur etxean, jubilatuen etxean, Mirandaolan, Uggas...

Legazpiko Izadi Zaleak mendi elkarteak haurrentzako irteera antolatu du datorren apirilaren 22rako. Urbasa mendilerroan (Nafarroa) dagoen Kristauen kobazulora joango dira. Goizeko 07:30ean izango da irteera elkartearen egoitzatik, eta 14:00etan egingo ...

Juan Jose Lopez bergararrak irabazi du mendiko argazkien XIII. Igartza Saria. Guztira 50 bat argazkilarik parte hartu dute, eta 229 lan aurkeztu dituzte lehiaketarako. Podiuma Rafa Herrero irundarrak eta Jose Luis Perez beasaindarrak osatu dute. Herriko argazkilari onenaren saria, berriz, Tomas Sarasolak jaso du. Ostiraletik aurrera, saritutako argazkiak eta beste 30 bat lan ikusteko aukera izango da, Usurben zabalduko duten erakusketan. Antolatzaileak gustura gelditu dira aurtengo lehiaketak eman duenarekin, bai kantitate eta bai kalitate aldetik ere, edizio oparoa izan baita. Juan Carlos Martin elkarteko kideak azaldu duenez, «aurten 229 argazki aurkeztu dituzte guztira, beste urte batzuetan jaso duguna baino gehiago da hori». Argazki horien artean onenak aukeratzeko, elkarteko bi kidek eta iazko saridunek osatutako epaimahaikoa astelehen iluntzean bildu zen, Argizpi elkartearen egoitzan. Bertan, aurreneko hiru sarituak eta herriko argazkilaririk onena aukeratu zituzten. Baina horrez gain, ostiralean zabalduko duten erakusketa osatuko duten argazkiak ere aukeratu zituzten. Elkarteko kideen esanetan, 40 bat argazki izango dira, «lanen kalitatearen arabera» aukeratutakoak. Erakusketa ostiral honetan zabalduko dute, 19:00etan, Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Sariak ere bertan banatuko dituzte. Argazki horiek ikusteko aukera, hilaren 29ra arte izango da. Elkartea berritu nahian Argizpi elkartean 20 bazkide ditu, baina bost bat dira antolaketa lanetan gehien aritzen direnak. Urtean zehar, hainbat lehiaketa antolatzen dituzte; [...]