Danborradetarako entseguak martxan dira
Legazpin Santikutz jaiak gerturatzen ari direla eta, danborradetarako entseguak hasi dituzte dagoeneko. Helduen danborradarako entseguak atzo hasi zituzten, eta hilaren 20an eta 24an errepikatuko dituzte. Haurren danborradakoak gaur eta apirilaren 20an...
Legazpin Santikutz jaiak gerturatzen ari direla eta, danborradetarako entseguak hasi dituzte dagoeneko. Helduen danborradarako entseguak atzo hasi zituzten, eta hilaren 20an eta 24an errepikatuko dituzte. Haurren danborradakoak gaur eta apirilaren 20an eta 24an egingo dituzte. 19:00etan eta 18:00etan izango dira, hurrenez hurren, Haztegi ikastolan. Entsegu orokorrak hilaren 26an izango dira bi kasuetan: 20:00etan haurrena eta 21:00etan helduena.













