Hamlet artista armeniarraren lanak ikusgai daude Aterpen

Beasaingo Aterpe tabernak Hamlet Sargsyan jatorri armeniarreko artistaren lanak jarri ditu ikusgai. Aste honetan zabaldu dute Hamlet 180º izeneko erakusketa. Bertan, artista armeniarrak oleo bidez egindako azken sorkuntza lanak bildu ditu. Txomin Fe...

Beasaingo Aterpe tabernak Hamlet Sargsyan jatorri armeniarreko artistaren lanak jarri ditu ikusgai. Aste honetan zabaldu dute Hamlet 180º izeneko erakusketa. Bertan, artista armeniarrak oleo bidez egindako azken sorkuntza lanak bildu ditu. Txomin Ferreira Aterpe tabernako arduradunaren hitzetan, «bere obrak definitzekotan, ukitu magikoa duten lan surrealistak direla esan liteke».

Baina erakusketari izena ematen dion 180º terminoak, badu beste esanahi bat. Izan ere, artista honen lanen berezitasun nagusia, koadroei buelta eman eta buruz behera jarriz gero, irudia eta bere esanahaia erabat aldatzen dela da. Erakusketa maiatzaren 11ra arte egongo da ikusgai.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa