Haurrentzako irteera antolatu du Izadi Zaleakek
Legazpiko Izadi Zaleak mendi elkarteak haurrentzako irteera antolatu du datorren apirilaren 22rako. Urbasa mendilerroan (Nafarroa) dagoen Kristauen kobazulora joango dira. Goizeko 07:30ean izango da irteera elkartearen egoitzatik, eta 14:00etan egingo ...
Legazpiko Izadi Zaleak mendi elkarteak haurrentzako irteera antolatu du datorren apirilaren 22rako. Urbasa mendilerroan (Nafarroa) dagoen Kristauen kobazulora joango dira. Goizeko 07:30ean izango da irteera elkartearen egoitzatik, eta 14:00etan egingo dute etxera buelta. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik. Ikastetxeetako idazkaritzetan edo elkartearen egoitzan egin beharko da izen ematea. Bihar izango da horretarako azken eguna.













