Sutarako egurra erosi eta Dominika borda erabiltzeko aukera dago
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak bi eskaintza berri egiten dizkie berau osatzen duten herrietako biztanleei. Alde batetik, sutarako egur loteak erosteko aukera emango diete, eta bestetik, Dominika borda erabiltzeko aukera ematen du. Sutarako egurraren tona bakoitza 42,07 euroan salduko da –zergak barne– eta gutxienez, 15-16 tona eskatu beharko dira –kamioikada bat–. Erosle bakoitzak egur kamioikada bat bakarrik erosi ahal izango du. Egurra eskatzeko, eroslea erroldatuta dagoen herriko udaletxean eman beharko du izena eta telefono zenbakia apirilaren 27a baino lehen. Egiten diren lote eta eskaera kopurua zehaztutakoan hasiko dira banaketak egiten. Behar izanez gero zozketa egingo da. Partzuergoak eskaintzen duen beste berritasuna, Dominika borda erabiltzeko aukera da. Ibai Telleria Segurako Zerbitzu eta Partzuergoko zinegotziak azaldu duenez, «txabola hau lehen artzainek erabiltzen zuten, eta azkenaldian inork erabiltzen ez duenez, Partzuergo barruko herritarrei erabiltzeko aukera ematea pentsatu da». Borda txukundua erabilgarri Txabola hau orain gutxi eraberritu dute Partzuergoko diruarekin: zortzi lagunek lo egiteko literak, jana prestatzeko eta txabola berotzeko sua, ontziak garbitzeko harraska, komun berriak –dutxa eta guzti–, ur beroa, argi indarra… Txabola erabiltzea 20 euro kostako da egun bakoitzeko, eta 100 euroko fidantza ere jarri beharko da. Izan ere, erabili ostean Inazio Urbizu basozaina joango da borda egoera onean utzi duten ikustera. Bertan [...]
Sutarako egurraren tona bakoitza 42,07 euroan salduko da –zergak barne– eta gutxienez, 15-16 tona eskatu beharko dira –kamioikada bat–. Erosle bakoitzak egur kamioikada bat bakarrik erosi ahal izango du. Egurra eskatzeko, eroslea erroldatuta dagoen herriko udaletxean eman beharko du izena eta telefono zenbakia apirilaren 27a baino lehen. Egiten diren lote eta eskaera kopurua zehaztutakoan hasiko dira banaketak egiten. Behar izanez gero zozketa egingo da.
Partzuergoak eskaintzen duen beste berritasuna, Dominika borda erabiltzeko aukera da. Ibai Telleria Segurako Zerbitzu eta Partzuergoko zinegotziak azaldu duenez, «txabola hau lehen artzainek erabiltzen zuten, eta azkenaldian inork erabiltzen ez duenez, Partzuergo barruko herritarrei erabiltzeko aukera ematea pentsatu da».
Borda txukundua erabilgarri
Txabola hau orain gutxi eraberritu dute Partzuergoko diruarekin: zortzi lagunek lo egiteko literak, jana prestatzeko eta txabola berotzeko sua, ontziak garbitzeko harraska, komun berriak –dutxa eta guzti–, ur beroa, argi indarra…
Txabola erabiltzea 20 euro kostako da egun bakoitzeko, eta 100 euroko fidantza ere jarri beharko da. Izan ere, erabili ostean Inazio Urbizu basozaina joango da borda egoera onean utzi duten ikustera. Bertan lotan geratzeko gehienezko pertsona kopurua 8 lagunekoa izango da eta bordatik kanpo kanpatzea debekatuta dago.
Borda alokatzeko Partzuergo barruko herriren batekoa izan beharko du gutxinez erabiltzaileetako batek: Idiazabalgoa, Segurakoa, Zegamakoa edo Zeraingoa. San Millan eta Asparrena herrie arabarretako biztanleek ere erabili ahalko dute borda. Herri horietako biztanleek hamabostaldiko txandak izango dituzte joan ahal izateko, eta bakoitzak bere udaletxera jo beharko du erabiltzeko baimena eskatzera. Udal bakoitzak erabakiko du nola kudeatu hamabostaldi horrtan txabolan ostatu hartuko dutenen denboraldia eta nori preferentzia eman.
Segurako Udalak, esaterako, lehenengo eskatzen duenari emango dio lotarako aukera, eta bakoitzak pasa dezakeen denboraldia apuntatzen den jendearen araberakoa izango da. Bordaren erabilera ingurumena zaintzeari begirakoa izango da beti, etxabereak nahiz kanpokoak errespetatuz eta bizitza ohiturak zainduz.














