Ampo Ordizia, Kopako finalerako prest
Ampo Ordiziak bere historiako lehen final handia jokatuko du igandean Palentziako La Balastera estadioan Valladolideko El Salvador taldearen aurka, Espainiako Kopako finala. 13:00ean hasiko da finala, eta 15:00ak alderako jakingo da nor den irabazlea. Ampo Ordiziak atzo egin zuen Palentzia abiatu aurreko azkenaurreko lan saioa, eta une hori baliatu zuen Goierriko Hitza egunkariak teknikari eta jokalariekin hitz egiteko. Bai Axio Araña entrenatzaileak eta baita Paul Healy kirol zuzendariak ere “lasai” ikusten dute taldea, eta aste berezia dela ukatu gabe, lan saioetan aparteko ezer ez direla egiten ari nabarmendu dute. Arañak orain arte bezala jarraitzeko deia egin die jokalariei, eta Healy kontzentrazioa eskatzen ari zaie. Jokalarien artean, berriz, Joanes Aierbe kapitainak El Salvadorrek dituen jokalari erabakigarriei egin die aipamena, eta Imanol Iruarriz gazteak nabarmendu du kalean finalari buruz besterik ez dela hitz egiten. Azkenik, Aitor Araña presidenteak adierazi du finala irabazten badute urteetan egindako lanaren saria izango litzatekeela. Egia dena da Palentzia Goierriko zalez beteko dela asteburuan. Asko eta asko dira modu batera edo bestea Gaztela hiri horretara joango direnak, baina Ordiziak geratzen direnek izango dute non gozatua. Izan ere, udalak antolatuta, bihar iluntzean errugbi partidetako argazkiekin egindako proiekzio bat emango dute Plaza Nagusian (19:00-21:00), eta jokalari guztiek sinatutako elastiko bat [...]
Ampo Ordiziak bere historiako lehen final handia jokatuko du igandean Palentziako La Balastera estadioan Valladolideko El Salvador taldearen aurka, Espainiako Kopako finala. 13:00ean hasiko da finala, eta 15:00ak alderako jakingo da nor den irabazlea. Ampo Ordiziak atzo egin zuen Palentzia abiatu aurreko azkenaurreko lan saioa, eta une hori baliatu zuen Goierriko Hitza egunkariak teknikari eta jokalariekin hitz egiteko.
Bai Axio Araña entrenatzaileak eta baita Paul Healy kirol zuzendariak ere “lasai” ikusten dute taldea, eta aste berezia dela ukatu gabe, lan saioetan aparteko ezer ez direla egiten ari nabarmendu dute. Arañak orain arte bezala jarraitzeko deia egin die jokalariei, eta Healy kontzentrazioa eskatzen ari zaie. Jokalarien artean, berriz, Joanes Aierbe kapitainak El Salvadorrek dituen jokalari erabakigarriei egin die aipamena, eta Imanol Iruarriz gazteak nabarmendu du kalean finalari buruz besterik ez dela hitz egiten. Azkenik, Aitor Araña presidenteak adierazi du finala irabazten badute urteetan egindako lanaren saria izango litzatekeela.
Egia dena da Palentzia Goierriko zalez beteko dela asteburuan. Asko eta asko dira modu batera edo bestea Gaztela hiri horretara joango direnak, baina Ordiziak geratzen direnek izango dute non gozatua. Izan ere, udalak antolatuta, bihar iluntzean errugbi partidetako argazkiekin egindako proiekzio bat emango dute Plaza Nagusian (19:00-21:00), eta jokalari guztiek sinatutako elastiko bat ere zozkatuko dute. Horrez gain, udaletxeko balkoian klubaren bandera zintzilikatuko dute kimu mailako jokalariek. Igandean, berriz, harrera egin diete jokalariei 20:30ean.
Finalari buruzko informazio osoagoa biharko papereko edizioan irakurri ahal izango da.