Gaur arratsaldean aurkeztuko dute D’elikatuz zentroan emakumezkoen korrika taldea. Ekitaldia 19:00etarako iragarrita bazegoen ere, 18:45era aurreratu behar izan dute gaur bertan. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Majori kiroldegiak sustatu...
Asmube emakume elkarteak Depresioa eta menopausia lantzeko hitzaldia antolatu du astearterako, hilak 25, 17:30ean. Monica Guillorme Fajardo psikologoa ariko da hizlari lanetan. Saioa dohakoa eta irekia izango da, nahi duten guztientzat.
Legazpiko Telleriarte auzoko Nekazari Anaidia elkarteak 40 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, igande honetan elkartearen historia biltzen duen aldizkaria aurkeztuko dute elkartearen egoitzan bertan. Maiatzaren 27an, berriz, herri bazkaria egingo dute bazkide, nahiz lagun guztientzat. Telleriarteko Nekazari Anaidia 1972an sortu zuten zenbait auzotarrek. Sebastian Santesteban da horietako bat. Garai hartan, auzoan zeuden bi tabernak itxi zituztela eta, «auzotarrentzako eta baserritarrentzako bilgune izateko jaio zen elkartea», esan du. Elkarte soil bat baino gehiago izan da, ordea, Telleriartekoa, izan ere 1976tik 1996era Telleriarteko Ziklo kros txapelketak antolatzeko ardura hartu zuen. «Lagun artean sortu zen ideia», dio Santestebanek, «baina urteak aurrera joan ahala, izena eta ospea hartu zuen txapelketak». 1976ko abenduaren 5ean egin zuten lehendabiziko lasterketa. Eta atzetik 90 bat lasterketa gehiagoren lekuko izan dira auzoko belardiak eta zelaiak. Santestebanek oroitzen duenez, «Gipuzkoako, Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko makina bat lasterketa» jokatu ziren bertan, eta garai hartan punta-punta zebiltzan txirrindulari gehienak izan ziren Telleriarten. Telleriarten lasterketan aritu ziren txirrindulari guztiak aipatzeak luze joko luke, baina Euskal Herrikoak direnak ondo gogan ditu Santestebanek: «Jokin Mujika, Juanito Gorostidi, Jose Mari Yurrebaso, Iñaki Maiora, Mikel Intsausti, Xabier Aldanondo, Benito Duran, Rafa Gonzalez… horiek gogoratzen ditut momentuz, baina zerrenda amaigabea da», aitortu du. Horietako asko gonbidatu [...]
Etzi arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute Gazta zati bat Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Victoria Eugenia antzokian. Sarrerak joan den larunbatean jarri ziren salgai 11:30ean, eta 12:00etarako jada denak salduta zeuden. Horregatik, bigarren aukera bat jarri dute asteazkenean, apirilak 25, gaueko 22:30ean. Azken honetarako sarrerak ere oso azkar ari dira saltzen. Orain dela hiru urte Nazioen Mundua herri mugimenduak autodeterminazio eskubidearen alde egiten ari ziren lana biltzeko eskatu zion Ion Maiari. Eta berau zuzendari delarik egin dute Gazta Zati bat dokumentala. Dokumentalaren izenak badu bere esanahia: Gazta, munduaren metafora bezala ikusten da, eta euskaldunok gure zatia nahi dugu. «Aro politiko berriko dokumentala da, sinpatikoa, alaia, oso humanoa», azaldu du Maiak. «Herri txiki bateko istorio bat grabatzen hasi eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu». SINOPSIA: Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati eking diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala da.
Bertsotan egiten dakien robotari adimen artifiziala jartzen lan egin du Agirrezabalek. Robotak Andoni Egañarekin kantatu zuen, besteak beste, atzo, EHUren...
Arrastaka Mendi Taldeak lau eguneko irteera antolatu du Guadarramako mendi katera (Madril, Espainia), maiatzaren 1eko zubirako. Irteera horretan, Peñalara eta El Yelmo mendiak igoko dituzte. Izena datorren asteazkenean eman behar da. Guadarrama mendik...
‘Zazpikoloroa’ ikuskizun berria eskainiko dute Ederrenan bi saiotan: 16:00etan eta 18:30ean.
Ampo Ordiziak bere historiako lehen final handia jokatuko du igandean Palentziako La Balastera estadioan Valladolideko El Salvador taldearen aurka, Espainiako Kopako finala. 13:00ean hasiko da finala, eta 15:00ak alderako jakingo da nor den irabazlea. Ampo Ordiziak atzo egin zuen Palentzia abiatu aurreko azkenaurreko lan saioa, eta une hori baliatu zuen Goierriko Hitza egunkariak teknikari eta jokalariekin hitz egiteko. Bai Axio Araña entrenatzaileak eta baita Paul Healy kirol zuzendariak ere “lasai” ikusten dute taldea, eta aste berezia dela ukatu gabe, lan saioetan aparteko ezer ez direla egiten ari nabarmendu dute. Arañak orain arte bezala jarraitzeko deia egin die jokalariei, eta Healy kontzentrazioa eskatzen ari zaie. Jokalarien artean, berriz, Joanes Aierbe kapitainak El Salvadorrek dituen jokalari erabakigarriei egin die aipamena, eta Imanol Iruarriz gazteak nabarmendu du kalean finalari buruz besterik ez dela hitz egiten. Azkenik, Aitor Araña presidenteak adierazi du finala irabazten badute urteetan egindako lanaren saria izango litzatekeela. Egia dena da Palentzia Goierriko zalez beteko dela asteburuan. Asko eta asko dira modu batera edo bestea Gaztela hiri horretara joango direnak, baina Ordiziak geratzen direnek izango dute non gozatua. Izan ere, udalak antolatuta, bihar iluntzean errugbi partidetako argazkiekin egindako proiekzio bat emango dute Plaza Nagusian (19:00-21:00), eta jokalari guztiek sinatutako elastiko bat [...]
Asier Kidam Gasteizko magoak 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduriko magia saioa egingo du gaur arratsaldean, 17:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Hitzaro Euskara Elkartean antolatutako Ikusi Makusi programaren barruko ekitaldia izango da.
Ordiziako Udalak Oiangurako prestatu duen prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Udalak finkatu ditu dagoeneko prozesuaren printzipio nagusia, eta gaurko aurkezpenaren helburua prozesua zabaltzea da, herriko talde eta eragileek parte har dezaten. Prozesuaren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, herritarrek Oiangun zein proiektu garatu erabakitzeko. Prozesu hori parte hartze dinamiketan oinarritutako lau bileratan gauzatuko da. Gaurko aurkezpenearen ondoren, datorren asteartean, hilak 24, izango da lehen bilera, 19:00etan, udaletxean.
Atauniker kultur elkarteak hitzaldia antolatu du, datorren ostegunerako, apirilak 26. Mikel Zurbano beasaindarra gonbidatuko dute, 19:30etik aurrera egungo egoera ekonomikoaz, krisiaz eta ereduez mintzatzeko. Ataungo udaletxean da ekitaldia, irekia. Zu...