Guadarrama mendi katera lau eguneko irteera, Arrastaka taldearekin
Arrastaka Mendi Taldeak lau eguneko irteera antolatu du Guadarramako mendi katera (Madril, Espainia), maiatzaren 1eko zubirako. Irteera horretan, Peñalara eta El Yelmo mendiak igoko dituzte. Izena datorren asteazkenean eman behar da. Guadarrama mendik...
Arrastaka Mendi Taldeak lau eguneko irteera antolatu du Guadarramako mendi katera (Madril, Espainia), maiatzaren 1eko zubirako. Irteera horretan, Peñalara eta El Yelmo mendiak igoko dituzte. Izena datorren asteazkenean eman behar da.
Guadarrama mendikatea, Madrid eta Segovia banatzen dituen sistema zentralaren barruan dago. Peñalara (2.428 metro) da Guadarramako mendi nagusia. Izen bereko parke naturalaren barruan dago gailurra. Igoera zirkular baten bidez igoko dutela azaldu dute Arrastakako kideek.
Bigarren mendia, El Yelmo (1.717 metro) izenekoa, La Pedriza inguruneko mendirik ezagunenetakoa da. «Geologia eta paisaia aldetik, ingurune interesgarria» dela azaldu dute antolatzaileek, eta kirolari eta eskalatzaile ugari erakartzen ditu.
Irteera prestatzeko bilera
Lau eguneko irteera horretan parte hartu nahi dutenek, datorren asteazkenean, hilak 25, joan beharko dute elkartearen egoitzan egingo duten bilerara. 19:30ean elkartuko dira, bidaiaren inguruko xehetasunak emateko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiago nahi duenak, arrastaka.net webgunera jo edo 646 85 56 20 zenbakira dei dezake.