Larunbatean estreinatuko da “Gazta zati bat” Donostian
Etzi arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute Gazta zati bat Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Victoria Eugenia antzokian. Sarrerak joan den larunbatean jarri ziren salgai 11:30ean, eta 12:00etarako jada denak salduta zeuden. Horregatik, bigarren aukera bat jarri dute asteazkenean, apirilak 25, gaueko 22:30ean. Azken honetarako sarrerak ere oso azkar ari dira saltzen. Orain dela hiru urte Nazioen Mundua herri mugimenduak autodeterminazio eskubidearen alde egiten ari ziren lana biltzeko eskatu zion Ion Maiari. Eta berau zuzendari delarik egin dute Gazta Zati bat dokumentala. Dokumentalaren izenak badu bere esanahia: Gazta, munduaren metafora bezala ikusten da, eta euskaldunok gure zatia nahi dugu. «Aro politiko berriko dokumentala da, sinpatikoa, alaia, oso humanoa», azaldu du Maiak. «Herri txiki bateko istorio bat grabatzen hasi eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu». SINOPSIA: Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati eking diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala da.
Etzi arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute Gazta zati bat Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Victoria Eugenia antzokian.
Sarrerak joan den larunbatean jarri ziren salgai 11:30ean, eta 12:00etarako jada denak salduta zeuden. Horregatik, bigarren aukera bat jarri dute asteazkenean, apirilak 25, gaueko 22:30ean. Azken honetarako sarrerak ere oso azkar ari dira saltzen.
Orain dela hiru urte Nazioen Mundua herri mugimenduak autodeterminazio eskubidearen alde egiten ari ziren lana biltzeko eskatu zion Ion Maiari. Eta berau zuzendari delarik egin dute Gazta Zati bat dokumentala.
Dokumentalaren izenak badu bere esanahia: Gazta, munduaren metafora bezala ikusten da, eta euskaldunok gure zatia nahi dugu. «Aro politiko berriko dokumentala da, sinpatikoa, alaia, oso humanoa», azaldu du Maiak. «Herri txiki bateko istorio bat grabatzen hasi eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu».
SINOPSIA:
Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati eking diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala da.