Mikel Zurbano ekonomialariak hitzaldia egingo du datorren ostegunean Ataunen, krisiaz
Atauniker kultur elkarteak hitzaldia antolatu du, datorren ostegunerako, apirilak 26. Mikel Zurbano beasaindarra gonbidatuko dute, 19:30etik aurrera egungo egoera ekonomikoaz, krisiaz eta ereduez mintzatzeko. Ataungo udaletxean da ekitaldia, irekia. Zu...
Atauniker kultur elkarteak hitzaldia antolatu du, datorren ostegunerako, apirilak 26. Mikel Zurbano beasaindarra gonbidatuko dute, 19:30etik aurrera egungo egoera ekonomikoaz, krisiaz eta ereduez mintzatzeko. Ataungo udaletxean da ekitaldia, irekia. Zurbano Ekonomia Zientzian katedraduna da, eta EHUko irakaslea Sarrikon. Nazioarteko ekonomian, tokiko garapenean eta zerbitzuen ekonomian aditua da. Krisi ekonomikoa kezka-iturri saioan, egoerak irtenbiderik ba ote duen eta eragileak zeintzuk diren azalduko du.
(OHARRA: albiste honetan lehen idatzi dugu hitzaldia gaur dela, oker. Ez da gaur, gaur zortzi baizik, datorren ostegunean. Barka akatsa).