Oianguko prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udalak
Ordiziako Udalak Oiangurako prestatu duen prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Udalak finkatu ditu dagoeneko prozesuaren printzipio nagusia, eta gaurko aurkezpenaren helburua prozesua zabaltzea da, herriko talde eta eragileek parte har dezaten. Prozesuaren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, herritarrek Oiangun zein proiektu garatu erabakitzeko. Prozesu hori parte hartze dinamiketan oinarritutako lau bileratan gauzatuko da. Gaurko aurkezpenearen ondoren, datorren asteartean, hilak 24, izango da lehen bilera, 19:00etan, udaletxean.
Ordiziako Udalak Oiangurako prestatu duen prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Udalak finkatu ditu dagoeneko prozesuaren printzipio nagusia, eta gaurko aurkezpenaren helburua prozesua zabaltzea da, herriko talde eta eragileek parte har dezaten.
Prozesuaren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, herritarrek Oiangun zein proiektu garatu erabakitzeko. Prozesu hori parte hartze dinamiketan oinarritutako lau bileratan gauzatuko da. Gaurko aurkezpenearen ondoren, datorren asteartean, hilak 24, izango da lehen bilera, 19:00etan, udaletxean.